Harald Blåtand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Harald Blåtand
Harald Blåtand (Roskilde Domkirke).JPG
Danimarkako monarka

958 - 987
Gorm Zaharra - Svend I.a Danimarkakoa
Bizitza
Jaiotza Danimarkac.935
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Jomsborg (en) Itzuli986 (74/75 urte)
Hobiratze lekua Wiejkowo (en) Itzuli
Roskildeko katedrala
Familia
Aita Gorm Zaharra
Ama Thyra Danebod
Ezkontidea(k) Gunhild (en) Itzuli
Tove of the Obotrites (en) Itzuli
Gyrid of Sweden (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Knýtlinga (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak monarka

Harald "Blåtand" Gormsson (antzinako eskandinavieraz: Haraldr blátǫnn Gormsson, danieraz: Harald Blåtand Gormsen) (935 inguru, Danimarka - 986) Danimarka eta Norvegiako erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

958an, Danimarkan, Gorm Zaharra erregea hil zen, eta haren seme Harald Gormsonn izendatu zuten oinordeko. Aita hil eta koroa semeak hartzen zuen lehen aldia zen Eskandinavian, erresuma bikingoetan, boterea eskuratzeko, klanetako buruzagi boteretsuenak elkarren aurka borrokatzeko ohitura baitzegoen[1].

Haralden boterea haziz eta hedatuz joan zen, eta 970. urtean Norvegiako errege bihurtu zen. Haren botere eta ondasun grina ez zen Eskandinaviara mugatu, eta 978an Kantauri itsasoko kostaldera iritsi zen, Iberiar penintsularen iparraldean hainbat sarraldi egiteko asmoz[1].

Gainera, eskandinaviarrak katolizismo konbertitzeko giltza izan zen Gormen semea. 960. Inperio Santuak garaitu zuenean katolizismora bihurtu zen, erromatar enperadorearen nagusitasun espirituala aitortuz. Hala ere, bera eta bere familia arbasoen erlijioa praktikatzen jarraitu zuten, sinkretismo katoliko-nordikoa sortuz.[2]

Haraldek ez zuen eskandinaviarren ohiko itxura. Azal eta ile beltzaranekoa zen, eta, horregatik, herritarrek Blåtand esaten zioten (blå hitzak beltzaran esan nahi du, eta tandek, aldiz, gizon handia). Ingelesez, ordea, Bluetooth (hortz urdin) goitizena jarri zioten. Batzuek diote Blåtand hitzarekin duen antzekotasun fonetiko hutsagatik itzuli zutela izena. Baina beste teoria batek dio Haraldek eritroblastosi fetala izan zuelako eta eritasun horrek hortz-haginak urdintzen dituelako jarri ziotela ezizena[1].

Harald 986. urte inguruan hil zen, Ingalaterra konkistatu zuen bere seme Svendek hala aginduta, ustez[1].

Ezizenaren erabilera gerora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handik hamaika mendera, Ericsson enpresak telefonia teknologia berria garatu zuen eta Bluetooth izena jarri zion eskandinaviar erregearen omenez[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2012-12-02). «Danimarkako Harald erregea eta Bluetooth» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.
  2. The viking Age (2010), ed. A.A. Sommerville / R.A. McDonald, University of Toronto Press, ISBN 978-1-44260-148-2 p. 398 - 400.