Harald III.a Danimarkakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harald III.a Danimarkakoa

Danimarkako monarka

1076 - 1080ko apirilaren 17a
Svend II.a Danimarkakoa - San Kanuto
Bizitza
Jaiotza1041 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Danimarka
Heriotza1080ko apirilaren 17a (egutegi gregorianoa) (38/39 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross Priory (en) Itzuli
Familia
AitaSvend II.a Danimarkakoa
Ezkontidea(k)Margareta Hasbjörnsdatter (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Estridsen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Danimarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Harald III.a (Harald Zorroztarria danieraz: Harald Hen; c. 10411080ko apirilaren 17a) Danimarkako erregea izan zen 1076tik hil zen arte.

Svend II.a Estridssonen semea izan zen. 1069an Ingalaterrara lagundu zion aitari inbasioan. Aita hil ondoren, 1076an hautatu zuten errege, Kanuto anaiarekin lehian. Hautaketa lortzeko, indarrean dauden legeei eusteko konpromisoa hartu zuen.

Anaietako batzuek aurre egin zioten, eta Danimarkako nobleen alde egin behar izan zuen; horregatik, erregealdi baketsua izan zuen, eta hainbat erreforma egin zituen.

Margareta Hasbjörnsdatter lehengusinarekin ezkondu zen, baina ez zuten oinordekorik izan. 1080an hil zen eta bere anaia Kanuto izan zen tronuaren oinordekoa.