Harambe
| Harambe | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gladys Porter Zoo, 1999ko maiatzaren 27a |
| Bizilekua | Gladys Porter Zoo Cincinnati Zoo and Botanical Garden (en) |
| Heriotza | Cincinnati Zoo and Botanical Garden (en) |
| Hobiratze lekua | baliorik ez |
| Heriotza modua | hilketa: bala zauria |
| Hiltzailea | Cincinnati Zoo and Botanical Garden (en) |
| Jarduerak | |
| Pisua | 200 kilogramo |
Harambe (Brownsville, Gladys Porter Zoo, 1999ko maiatzaren 27a - Cincinnatiko Zooa, AEB, 2016ko maiatzaren 28a) mendebaldeko lautadetako gorila bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorilari izena Rita Marleyren Harambe (Working Together for Freedom) (1988) abestiagatik eman zioten [1], horren jartorria delarik Harambee swahilierazko hitza. Gladys Porter Zooan bizi izan zen 1999tik 2014ra, Cincinnatiko zoologikora eraman aurretik.[2]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko maiatzaren 28an, zooko bisitari bat, hiru urteko haur txiki bat, gorilen esparruan erori zen, urez betetako zanga batean. Harambek harrapatu eta arrastaka erabii zuen, urak sakonera txikia zuen tokietan, eta tiraka jarduteaz gain beste minik itxuraz egin ez ziola. Haurraren bizitza arriskuan zegoelakoan, gorila hiltzeko erabakia hartu zuten zooko langileek.
Gertakaria filmatuta geratu zen eta, beraz, zabalkunde mediatiko zabala jaso zuen, ondorioz animalia hiltzeko hautuaren inguruko eztabaida piztu zelarik. Ekintzaile askok ez zuten beharrezkotzat ikusi erabakia eta Internet bidez protesta hedatu egin zen. Era berean, Harambe, gerora, Interneteko meme[3] askoren gaia bihurtu zen, bide umoretsuetatik garatutako meme kasu askotan, Haramberen heriotza gizarte osoaren degradazioaren hasiera bat balitz bezala.[4]
2021ean gorilaren omenez Haramberen estatua bat jarri zuten New Yorken.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Harambe» artikulutik itzulia izan da, 2025-06-30 data duen 226903763 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-06-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Dan Van Coppenolle. The real lesson of Harambe (Opinion) - CNN.com. ..
- ↑ WCPO Staff. Cincinnati Zoo gets silverback gorilla Harambe for 'spring training'. ..
- ↑ https://www.facebook.com/aohlheiser.+The Internet won’t let Harambe rest in peace. ..
- ↑ Family: Boy who fell into gorilla exhibit 'doing just fine'. ..
- ↑ LIBERATION. A New York, le gorille Harambe et ses 10 000 bananes face au taureau de Wall Street. .