Hard to Kill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hard to Kill
Jatorria
Argitaratze-data 1990
Jatorrizko izenburua Hard to Kill
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa akziozko filma, thrillerra, martial arts filma Itzuli eta polizia filma
Iraupena 89 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia eta Malibu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Bruce Malmuth
Antzezlea(k)
Steven Seagal
William Sadler
Kelly Le Brock
Frederick Coffin
Branscombe Richmond
Dean Norris
Robert LaSardo






Ekoizpena
Ekoizlea Bill Todman, Jr. Itzuli
WWE Studios Itzuli
[[Kategoria:Bill Todman, Jr.ek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:WWE Studiosek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Steven Seagal
Edizioa John F. Link Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea David Michael Frank
Argazki-zuzendaria Matthew F. Leonetti
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Los Angeles
Argumentu nagusia Mendeku
Kanpo loturak

Hard to Kill (euskaraz Akabatzeko Zaila) 1990eko Bruce Malmuth estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Steven Seagal, Kelly Le Brock, William Sadler eta Frederick Coffin aktoreek antzeztu zuten.

Film honek Steven Seagal aktorea mundu mailan ekintza filmeetako aktore ospetsu bilakatu zuen, ordutik aurrera eta batez ere 1990eko hamarkadan zehar genero honetako film ugari antzeztuz.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1983, Los Angelesko portua, Mason Storm (Steven Seagal) polizia zintzoak kai batean ezkutuko tratua burutzen ari diren mafiaren gizon batzuei zelatatu eta zenbait polizia ere sartuta dauden ustelkeria kasu bat azaleratu eta Kevin O'Malley (Frederick Coffin) lankideari irratiz horren berri emango dio, baina Jack Axel (Charles Boswell) eta Max Quentero (Branscombe Richmond) poliziak ohartu eta mafia gizonei esango diete, hauek Masonen etxea erasotu, haren emaztea eta Mason hiltzorian eta koma egoeran lagako dute, aldiz, Sonny (Zachary Rosencrantz/Geoffrey Bara) semeak ihes egitea lortuko du. Mason ospitalean koman dagoela, Kevinek mafia ospitalera joan eta hil ez dezaten hari eta bere semeari nortasun berriak emango dizkie, honela mafiak eta polizia usteleka jada hila dagoela sinistu dezaten.

Handik zazpi urtetara, Mason koma egoeratik esnatu, bere burua norroka arteetan berrentrenatu eta berau zaindu duen Andy Stewart (Kelly Le Brock) erizainaren laguntzaz bere familia erasotu zuenetaz mendekatzeko asmoa du. Gainera, horrenbeste urtez ezkutuan egon izanak bere abantailak izango ditu, hura akabatzen saiatu zirenek duela zazpi urtetik hila dagoela uste baidute. Masonek han eta eman egurra emanez bere mendekua lortu, semearekin berrelkartu eta azkenean Andy eta bera elkar maiteminduko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andrew Bloch: Dan Hulland kapitaina
  • Branscombe Richmond: Max Quentero
  • Charles Boswell: Jack Axel
  • James DiStefano: Nolan
  • Dean Norris: Goodhart detektibe sarjentua
  • Bonnie Burroughs: Felicia Storm
  • Lou Beatty, Jr.: Carl Becker
  • Nick DeMauro: Calabrese jauna
  • Nick Corello: James Valero
  • Justin De Rosa: Mikey
  • Stanley Brock: Counterman
  • Larry Cedar: Bystander
  • Evan James:Danny
  • Tomas Trujillo: Pistoladun punkia
  • Geoffrey Ian Bara: Sonny Storm (5 urterekin)
  • Robert LaSardo: Punkia
  • Ernie Lively: Los Angeles Hiriko Poliziaren kapitaina


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]