Harea-uharte
Harea-uhartea sakonera txikiko hondartza bat duen uharte txiki bat da, koralezko uharri baten gainazalean eratua.
Harea-uharteak, oro har, Ozeano Bareko, Atlantikoko eta Indiako ozeanoko ingurune tropikaletan egoten dira (Karibe itsasoa, koral Hesi Handia eta Belizeko hesi-uharria barne), eta han bizitzeko eta nekazaritzarako lurra eman diezaiekete ehunka mila pertsonari. Inguruko arrezife-ekosistemek ere elikagaiak eta eraikuntza-materialak ematen dizkiete uharteko biztanleei. Lurreko azalera horietan, edateko urik ez izatea da ohiko eragozpenetako bat.
Harea-uharte multzoari harea-uhartedia deitzen zaio. Horietako batzuk lurralde zabalera handikoak izan daitezke, hala nola, Coco harea-uhartearena (gutxi gorabehera 370 km²), Kuba uhartearen iparraldean, Kubako artxipelagoko laugarren uharterik handiena dena, Kuba uhartearen eta Pinos uhartearen edo Isla de la Juventud uhartearen eta Romano harea-uhartearen (Cayo Coco ondoan dagoena) ondoren.