Hari (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hari ibaia

Hari[1] Afganistan, Iran eta Turkmenistango ibaia. 1.100 km luze. Kuh-i Babako gailurretan sortzen da; gero, Harat ordokian barrena oasiak eta landa-lurrak ureztatzen ditu; handik aurrera, Iranen eta Afganistanen arteko muga markatzen du, eta, gero, Turkmenistanen sartzen da. Han, Tedzhen izena hartzen du, eta, izen bereko oasia ureztatu ondoren, Karakum basamortuko hondarretan galtzen da, lurruntzeek eta irazteek ahiturik. Antzina, Areo (Areios) edo Oko (Okhos) izenez ezaguna zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]