Hari igurtzizko instrumentu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hari igurtzizko instrumentua hari instrumentu bat da, eta soken gainean arku bat irristatuz lortzen da soinua, bibratzeko. Melodikoak edo linealak deritzen tresnak dira, hau da, nota sinple bat sortzen dute. Gainera, arkua bi soka edo gehiagotatik igarotzen bada, akordeak lor daitezke. Batzuetan, hatzekin ere puntuatu daitezke (pizzicato esaten zaio horri). Harmoniko artifizialak lortzeko ere balio dute, sokaren gaineko presio normala eta arinagoa konbinatuz. Musika-tresna horiek garrantzi berezia dute orkestretan, tinbre ñabartuenak eta leunenak sortzeko aukera ematen baitute. Hari igurtzizko instrumentu batzuk hauek dira: kontrabaxua, erhua, Oktobaxua, Arrabita, sarangia, biola, zango-biola, viola d'amore, biolina, biolontxeloa edo Zarrabetea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]