Edukira joan

Haridwar

Koordenatuak: 29°58′00″N 78°10′00″E / 29.9667°N 78.1667°E / 29.9667; 78.1667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Haridwar
ہری دوار
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaUttarakhand
Division of UttarakhandGarhwal division
Indiako barrutiHaridwar barrutia
Jatorrizko izenaہری دوار
Posta kodea249401
Geografia
Koordenatuak29°58′00″N 78°10′00″E / 29.9667°N 78.1667°E / 29.9667; 78.1667
Map
Azalera23,56 km²
Altitudea314 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia133
Ordu eremuaUTC+05:30
haridwarnagarnigam.com

Haridwar (hindiz ɦəɾɪd̪waːɾ ahoskatua; lehen Mayapuri deitua[1]) hiri santua da eta Haridwar barrutiko udalerria, Uttarakhand estatuan (India). Rishikesh hiritik 10 km hegoaldera dago, Chandighar hiritik 140 km hego-ekialdera eta New Delhi hiritik (Indiako hiriburua) 200 km ipar-ekialdera. Hardwar idatzita ere ikus daiteke. Devanagari letraz (hindiz zein sanskritoz erabilia) हरिद्वार idazten da. AITS sisteman (sanskritoko nazioarteko transliterazio-alfabetoa) haridvāra idazten da

Hindieraz eta sanskritoz ‘Jainkoaren atea’ esan nahi du (hari: ‘jainkoa’ eta dvárra: ‘atea’).

Rudra-iamalaren arabera, ate honek Vaikunthara (Vishnu jainkoaren egoitza) zeraman. Hinduisten ustez, Haridwar Indiako zazpi leku sakratuenetako bat da. Ganges ibaiaGaumukh-en (3.139 m-ra, Gangotri glaziarraren ertzean) duen iturritik 253 km egin ondoren— Indiako iparraldeko lautada indogangetikoan sartzen da, Haridwar parean, eta gertaera horrek ematen dio hiriari antzinako izena, Gangā Dwāra (‘Ganges Atea’).

Hinduisten mitologiaren arabera, Haridwar amrita (hilezkortasunaren elixirra) erori zen lau lekuetako bat da, nahi gabe Garuda hegazti zerutiarrak zeraman pitxerretik (kumbha) zipriztindua, samudra manthanaren ondoren (esnezko ozeanoaren irabiatua). Lau leku horietan —Ujjain, Haridwar, Nasik eta PrayagrajKumbh mela erlijio-jaialdia egiten da hiru urtean behin, eta 12 urtean behin Maha Kumbh Mela egiten da Prayagrajen.

    Datu klimatikoak (Haridwar)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20 22 27 33 36 34 31 30 30 29 26 22 28.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7 9 13 18 21 23 23 23 21 17 11 8 16.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 72 76 78 55 113 296 599 568 301 102 23 91 2374
Iturria: Sunmap
Har ki Pauriren ikuspegi panoramikoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • HaridwarCity.in (Haridwar hiriari buruzko baliabideak; ingelesez).
  • Haridwar.nic.in (Haridwar barrutiko webgune ofiziala; ingelesez).
  • SSS.vn.ua (Haridwar-en argazkiak, 1280 × 960 px, egileak argitaratuak).
  • Wikimapia.org (Hardware eta Rishikesh-eko satelite bidezko argazkiak).