Harira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harira
Osagaiakirina, Lekalea eta Tomatea
Historia
JatorriaMaroko

Harira (arabieraz: الحريرة‎ al-ḥarīra, amazigeraz: ⴰⵣⴽⵉⴼ azkif ) Marokoko zopa tradizionala da. Lehen platera da, baina mokadu arina den aldetik bakarrik ere jaten da. Aldakuntza ugari dituen platera da. Ramadanean baraua hausteko jaten den platera da, nahiz eta urte osoan zehar egin daiteke.

Hariraren oinarri-errezeta honako osagaiek osatzen dute eta aldatu egin daiteke eskualdeen arabera:

  • Tomatea.
  • Apioa.
  • Haragia.
  • Lekaleak.
  • Fideoak.
  • Espeziak.
  • Batzuetan arrautza irabiatuak.

Limoi zukua, gatza eta erramerikua zerbitzatzeko garaian ere gehitu daitezke.