Haritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quercus robur (haritz kanduduna), Quercus petraea (haritz kandugabea), Quercus pyreneica (ametza) eta Quercus ilex (artea).

Haritza Quercus generoko ehunka zuhaixka eta zuhaitzen izen orokorra da, bai eta harekin zerikusi handia duten beste genero batzuetako espezieena ere, Lithocarpus legez. Euskal Herriko haritz motarik ohikoena Quercus robur espeziea da, eta, horregatik, euskaraz haritz izena zehaztapen gehiago gabe aipatzen denean, normalean, espezie honi dagokio.[1]

Quercus generoa ipar hemisferiokoa da, hosto erorkor eta iraunkorreko espeziez osatua, eta Asian eta Amerikan lur hotzetatik tropikoraino hedatua. Haritzen fruituei ezkur deitzen zaie; eta zuhaitz hauen basoei, harizti.

Quercus generokoak izan arren, badira oro har haritz deitzen ez ditugun espezie batzuk, adibidez: Q. ilex (artea), Q. faginea (erkametza), Q. suber (artelatza), Q. coccifera (abaritza).

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Quercus espezieen zerrenda»
Quercus roburren zura

Generoa bi azpigenero eta sekzio batzuetan banatzen da:

  • Quercus azpigeneroa: ohiko haritzak. Oso hedatua; ezkurrak laxo taldekatuta, ezkatak espiraletan jarrita ezkur oskoletan.
    • Quercus sekzioa (sinonimoak: Lepidobalanus eta Leucobalanus): Europako, Asiako eta Ipar Amerikako haritz zuriak. Estilo laburrak; ezkurrak 6 hilabetetan heltzen dira, gozo edo apur bat mingotsak, ezkurren oskolak ilebakoak barrutik. Orriak gehien bat puntabako gingilekin, askotan gingil biribilduekin.
    • Mesobalanus sekzioa: haritz hungariarra eta Europa eta Asiako bere ahaideak. Estilo luzeak; ezkurrak 6 hilabetetan heltzen dira, mingotsak, ezkurren oskolak ilebakoak barrutik (Quercus generoaren guztiz hurbil eta batzuetan bertan sartuta).
    • Cerris sekzioa: haritz turkiarra eta Europa eta Asiako bere ahaideak. Estilo luzeak; ezkurrak 18 hilabetetan heltzen dira, oso garratzak, ezkurren oskolak ilebakoak barrualdean. Orrien gingilak punta zorrozdunak ohi dira, bristles dituztela puntetan.
    • Protobalanus sekzioa: Canyon live oak eta AEBen hego-sartaldeko eta Mexikoren ipar-sartaldeko haren ahaideak. Estilo laburrak, ezkurrak 18 hilabetetan heltzen dira, oso garratzak, ezkurren oskolak iledunak barrualdean. Orrien gingilak punta zorrozdunak ohi dira, bristles dituztela puntetan.
    • Lobatae sekzioa (sinonimoa: Erythrobalanus): haritz gorriak, Ipar Amerikakoak, Erdialdeko Amerikakoak eta Hego Amerikaren iparraldekoak. Estilo luzeak, ezkurrak 18 hilabetetan heltzen dira, oso mingatzak, ezkurren oskolak iledunak barrualdean. Orrien gingilak punta zorrozdunak ohi dira, bristles dituztela puntetan.
  • Cyclobalanopsis azpigeneroa: ezkur-taldeko haritzak. Sortaldeko Asiako orri iraunkorreko haritz talde zabala, taldeka batutako ezkurrak eta ezkur oskolak eraztunetan banandutako ezkataz hornituta dituztenak (ikusi eskumako argazkia), askotan beste genero (Cyclobalanopsis) ezberdinekoak legez hartuak.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quercus roburren azala

Haritzak sarritan altzariak eta lur zolak egiteko erabiltzen den zur gogorra dute. Quercus suber artelatzaren azala ardo botilentzako tapoiak egiteko erabiltzen da. Espezie hau Mediterraneo Itsasoaren inguruan hazten da, Portugal, Espainia, Aljeria eta Maroko izanik munduan horren ekoizpen handiena dutenak. Europa eta Amerikako haritz espezie batzuk ardo upelak egiteko erabiltzen dira; kupelek , batzuetan erabili baino lehen charred, eragina dute lortzen den zaporean.

Ipar Amerikako haritzen artean, zurerako haritz gorrien taldekoen artean, zein espeziekoak diren kontuan hartu barik denak haritz gorri legez merkaturatuak, haritz gorriak Quercus rubra du balio handiena (a.k.a. Q. borealis). Zurerako haritz zuriien taldekoen artean, danak haritz zuri legez merkaturatuak, estimatuena haritz zuria (Quercus alba) da. Haritz zuria askotan erabiltzen da ardaoa ontzeko upelak egiteko. Haritz kandudun (Quercus robur) eta haritz kandugabearen (Quercus petraea) zura, asko erabiltzen da Europan.

Haritz zurien azala lehortu eta medikuntzan erabiltzen da. Haritzen azalak tanino kopuru handia du eta, eta larruak ontzeko erabiltzen da. Ezkurrak irina eta, xigortuak, 'ezkur kafea' egiteko erabiliak izaten dira.

Hazkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritz baten begiak

Haritzen ezkurrek estratifikazioa behar dute ernatzea suspertzeko. Haritz zuri gehienek berehalako estratifikazioa behar dute; Gaztaina haritza (Quercus prinus) erako espezieek sustrai bat kimatuko dute jausi eta berehala dagokion sustratua behar du sustraiak bota ditzan. Bestalde, haritz gorrien ezkur asko estratifikatuak izan behar dira bi urtera arte ernatu baino lehen.

Gaixotasun eta izurriteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritzak eta

Phytophthora ramorum onddoak aste gutxitan hil ditzake haritzak. Ceratocystis fagacearumak sortutako gaixotasuna ere (Astigar neerlandarren gaitza eragiten duenaren ahaide hurbila den onddoa), hilgarria da haritz batzuentzako, haritz gorrientzako gehien bat ( haritz zuriek, kutsatzen badira ere, hobeto pairatzen dute gaixotasuna eta, normalean, ez dira hiltzen). Beste arrisku batzuk kakalardo zur zulatzaileak, eta kanpotik igarri ezin den zuhaitz zaharren sustrai usteltzea dira, azken hau sarritan aise bortitz batek zuhaitzak botatzen dituenean bakarrik atzematen da. Lepidoptero askoren larbek haritzen orriak jaten dituzte, beste batzuen artean, espezie hauek:

Kultur balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritza sendotasun eta iraunkortasunaren ikurra da.

Haritza Erresuma Batua, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuen herri zuhaitza da, baita Euskal Herriaren ikur garrantzitsua; Gernikako juntetxean dagoen haritza Euskal Herriko zuhaitzik ezagunena dela.

Linnaeusen Quercus espeziaren sailkatzeari buruzko oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako haritz kandudun bat

Linnaeusek bost haritz espezie bakarrik zehaztu zuen Ipar Amerikaren sortaldean, orrien forma nagusian oinarrituta. Haritz zuria (Q. alba), Gaztaina haritza (Q. prinus), Haritz gorria (Q. rubra), Sahats itxurako haritza (Q. phellos) eta Ur haritza (Q. nigra) ziren. Ostro forma nahasgarriz aritu zenez, Q. prinus eta Q. rubra espezimenek espezie bat baino gehiagoko orriak zituzten. Hori dela eta, taxonomista batzuek izen ezberdinak proposatu dituzte genero bi honentzat (Q. montana eta Q. borealis, hurrenez hurren).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]