Harizpi bakarreko eta polaritate positiboko RNA birus
Itxura
Harizpi bakarreko eta polaritate positiboko RNA birus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Harizpi bakarreko eta polaritate positiboko RNA birusa, edo (+)ssRNA birusa, bere genoman kate bakarreko RNA duen birusa da, norantza positibokoa, tarteko DNArik erabili gabe erreplikatzen dena. Baltimoreko sailkapeneko IV. taldeko birusak dira.[1] Polaritate positibokoa izatean, birusaren genomak RNA mezulari gisa funtziona dezake, eta berehala itzul daiteke zelula ostalarian. Birus patogeno asko dira mota horretakoak, hala nola, C hepatitisa, dengea, sukar horia, Mendebal Niloko sukarra, Zika sukarra, hotzeria, SARSa eta COVID-19a eragiten dutenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Baltimore, D. Expression of animal virus genomes. Bacteriological Reviews, 35 (3), 235–241. orrialdeak, 10.1128/MMBR.35.3.235-241.1971, ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-5-15).