Harkaitz Cano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harkaitz Cano
Harkaitz Cano 2011n.png
Bizitza
Jaiotza Lasarte-Oria1975eko abuztuaren 4a (41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta poeta

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, telebista eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen. [1]

Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere; adibidez, Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak. New Yorken bolada bat eman ondoren, hiri hori sarritan agertu da haren liburuetan.

1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria bi aldiz jaso ditu: 2005ean, Belarraren ahoa, eta 2012an, Twist eleberriengatik.[2] [3]


Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harkaitz Cano, Lehen Gutuna programari buruz hizketan (2015)

Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta Eusko Jaurlaritzak gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan, zegokion kategorian, ia urtero saritu zuten. Haren lehenengo lana, Kea behe-lainopean bezala poema-liburua 1994ean argitaratu zen Susa argitaletxean. 2001ean kaleratu zuen hurrengo poesia liburua (Norbait dabil sute-eskaileran) New Yorken egonaldi bat egin ondoren; hura ere, argitaletxe berarekin.

Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, Pauloven txakurrak (Erein, 1994) eta Radiobiografiak (Elkar, 1995). Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: Beluna jazz (Susa, 1996). Geroago, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; Pasaia blues 1999an, Belarraren ahoa 2004. urtean eta Twist 2012an. Azken bi horiekin Euskadi Literatura Saria eskuratu du.

Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira haren ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; Telefono kaiolatua eta Neguko zirkua. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute...

Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: Sorgin moderno bat / A modern witch (Baigorri, 2002), Itsasoa etxe barruan (Elkar, 2003), Omar dendaria (Elkar, 2005)... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta Xabiroi aldizkarian argitaratzen zen Piztia otzanak komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez, eta telebista munduan ere lan egin izan du telesailetarako gidoiak ontzen, baita film labur (Adar bakar) baten gidoia idazten ere.

Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, Paul Auster-en Kristalezko hiria nobela grafikoa (Txalaparta, 2006) eta Hanif Kureishiren Intimitatea (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: Beluna jazz (Jazz y Alaska en la misma frase, Seix Barral, 2004), Zinema eta literatura (Ojo y medio, Mettok, 2010), Telefono kaiolatua (Enseres de ortopedia inútil, Hiru, 2002), Dardaren interpretazioa poema-antologia (Interpretación de los temblores, Atenea, 2004), Belarraren ahoa (El filo de la hierba, Alberdania, 2006) (El puente desafinado, Erein), Norbait dabil sute-eskaileran (Alguien anda en la escalera de incendios, El Gaviero, 2008). [4] [5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Harkaitz Canoren lanen zerrenda»

Luzea da Harkaitz Canoren lanen zerrenda. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan argitaratutakoak:

  • Itsasoa etxe barruan (2001, Baigorri)
  • Sorgin moderno bat (2002, Baigorri)
  • Aitona eta euria (2005, Baigorri)
  • Omar dendaria (2005, Elkar)
  • Lesterren Logika (2005, Elkar)
  • Orkestra lurtarra (2013, Elkar)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harkaitz Cano
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Harkaitz Cano