Harkaitz Cano

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Harkaitz Cano

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1975eko abuztuaren 4a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta gidoilaria
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismo zikina

harkaitzcano.com
Inguma: harkaitz-cano-jauregi Literaturaren Zubitegia: 25

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, telebista eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen.[1]

Harkaitz Cano idazlea Twist liburuarekin.

Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere; adibidez, Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak. New Yorken bolada bat eman ondoren, hiri hori sarritan agertu da haren liburuetan.

1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005ean, Belarraren ahoa-rekin, 2012an, Twist eleberriarekin eta 2014an Orkestra lurtarra lanarekin.[2][3]

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harkaitz Cano, Lehen Gutuna programari buruz hizketan (2015)

Hasierakoak (1994-1995)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta Eusko Jaurlaritzak gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan, zegokion kategorian, ia urtero saritu zuten.[4] Haren lehenengo lana, Kea behe-lainopean bezala poema-liburua 1994ean argitaratu zen Susa argitaletxean. 2001ean kaleratu zuen hurrengo poesia liburua (Norbait dabil sute-eskaileran) New Yorken egonaldi bat egin ondoren; hura ere, argitaletxe berarekin.

Urruzuno ariketa horretako irabazle hainbatekin osatu zuen gerora Lubaki Banda, hemezortzi urteren bueltan. Xabier Aldai, Gari Berasaluze, Asier Serrano eta beste hainbat idazlerekin batera egin zituen emanaldiak Canok. Gainera, ordutik aurrera Susa aldizkaria ere haien ardurapean kaleratu zen. Poesia eta belaunaldi gaztea euskal literaturaren erdigunera ekarri zuen Lubaki Bandak, Harkaitz Cano zelarik bertako figura adierazgarriena.[5]

Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, Pauloven txakurrak (Erein, 1994) eta Radiobiografiak (Elkar, 1995).

Eleberriak (1996tik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twist eleberria 2012ko Euskadi Literatura Saria

Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: Beluna jazz (Susa, 1996). Geroago, beste lau eleberri kaleratu ditu Canok; Pasaia blues 1999an, Belarraren ahoa 2004. urtean eta Twist 2012an Lasa eta Zabalaren hilketan oinarrituta. Azken bi horiekin Euskadi Literatura Saria eskuratu du. Fakirraren ahotsa argitaratu 2018an Imanol Larzabalen bizitzaz oinarrituta.

Ipuinak (2005etik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira haren ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; Telefono kaiolatua eta Neguko zirkua. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute... Euskal gatazkaren inguruko Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan bilduman ere parte hartu zuen.[6]

« "Esaerak sagarra zuhaitzetik gertu erortzen dela badio ere, ez da hori beti egia. Batzuetan sagarrondotik urrun erortzen da sagarra. Batez ere, gurean askotan gertatzen den bezala, arbolak maldan daudenean" dio Harkaitz Canok, eta agian horixe da idaztea, maldan dauden sagarrondoen fruituen xerka aritzea, ziurtasuna eta erosotasuna bainoago eremu labaina berezko duen eremua. »

Ibon Egaña[6]


Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: Sorgin moderno bat / A modern witch (Baigorri, 2002), Itsasoa etxe barruan (Elkar, 2003), Omar dendaria (Elkar, 2005)...

Komikia (2005tik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ni ez naiz Mikel Laboa komikiaz, Intxaurrondo 2023

Honez gain, 7 komiki sortzen parte hartu du: 2005ean Ikastolen Elkarteko Xabiroi aldizkarian Piztia otzanak komikia argitaratzen hasi zen, Canoren gidoiarekin eta Iñaki G. Holgadoren irudiekin, eta 2008 urtean argitaratu zen albuma. Ondoren irudigile berarekin beste hiru komiki argitaratu ditu. Fermin Muguruzarekin elkarlanean Black is beltza sortu zuen, Adur Larrea irudigilearekin 2019an Antzara Eguna, eta Ni ez naiz Mikel Laboa liburuan (Elkar, 2022) gidoia Unai Irurriagarekin sortu zuen, eta marrazkiak Joseba Larratxerenak izan ziren. [7][8][9]

Itzulpenak (2006tik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, Paul Auster-en Kristalezko hiria nobela grafikoa (Txalaparta, 2006) eta Hanif Kureishiren Intimitatea (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: Beluna jazz (Jazz y Alaska en la misma frase, Seix Barral, 2004), Zinema eta literatura (Ojo y medio, Mettok, 2010), Telefono kaiolatua (Enseres de ortopedia inútil, Hiru, 2002), Dardaren interpretazioa poema-antologia (Interpretación de los temblores, Atenea, 2004), Belarraren ahoa (El filo de la hierba, Alberdania, 2006) (El puente desafinado, Erein), Norbait dabil sute-eskaileran (Alguien anda en la escalera de incendios, El Gaviero, 2008),[10][11] eta Beti oporretan (El turista perpetuo, Seix Barral, 2017)[12]

Telebista eta zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau dena gutxi ez, eta telebista munduan ere lan egin izan du telesailetarako gidoiak ontzen, baita film labur (Adar bakar) baten gidoia idazten ere.

Antzerkia (2020tik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an sortu zen Sisiforen paperak antzezlanaren gidoia ere Canok, Euskaldunon Egunkariaren itxieran oinarritua

2022an Hondamendia antzezlana idatzi zuen, Artedrama eta Axut! taldeak batu ziren lan hau ekoizteko eta Ximun Fuchsek zuzendu du.[13][14]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harkaitz Cano
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Harkaitz Canoren lanak»

Luzea da Harkaitz Canoren lanen zerrenda. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan argitaratutakoak:

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ayerbe, Mikel. (2012). (PDF) Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat. Etxepare Institutua (Noiz kontsultatua: 2016-3-14).
  2. Olaziregi, Mari Jose. (2012). Harkaitz Cano. basqueliterature.com.
  3. a b Euskadi Literatura Sariak. Kultura.ejgv.euskadi.net.
  4. «Urruzuno literatur lehiaketan saritua izan da Peru Iparragirre - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  5. Egaña Etxeberria, Ibon. (2001). «Cano Jauregi, Harkaitz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  6. a b Zelaieta Anta, Edu; Egaña Etxeberria, Ibon. (2006). Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan. UEU ISBN 9788484380887. (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  7. «Komiki-liburuaren aurkezpena: Ni ez naiz Mikel Laboa» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  8. (Gaztelaniaz) «NI EZ NAIZ MIKEL LABOA (libro del 2022). Escrito por Unai Iturriaga. ISBN 9788413602264» La Vanguardia 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  9. Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  10. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua. .
  11. Harkaitz Canoren web gune ofiziala. .
  12. Harkaitz Canoren webgune ofiziala 2017ko ekainaren 2an ikusia
  13. Antzokia, Teatro Arriaga. «HONDAMENDIA» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  14. «Hondamendia» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  15. «Entrega de los XII Premios Rosalía de Castro | Cidade da Cultura» www.cidadedacultura.gal (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Harkaitz Cano