Harley-Davidson
Harley-Davidson | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Harley-Davidson, Inc. |
Izen laburra | H-D |
Mota | motorcycle manufacturer (en) ![]() |
Jarduera sektorea | Ingeniaritza mekanikoa eta automobilgintza |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Ekoizpena | Motozikleta eta Jantzi |
Agintea | |
Lehendakaria | Jochen Zeitz (en) ![]() |
Zuzendari exekutiboa | Jochen Zeitz (en) ![]() |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | LiveWire (en) ![]() |
Legezko forma | akzio konpainia eta kapital irekiko enpresa |
Zeren jabe | |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1903 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Milwaukee |
Jasotako sariak | Labor Hall of Honor (2004) |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Harley-Davidson Estatu Batuetako motozikleta fabrikatzaile bat da.
Harley-Davidson motozikletak 1903an Milwaukee hirian 21 urteko William Harley eta 20 urteko Arthur Davidson gazteak fabrikatzen hasi ziren, horretarako motordun bizikleta baten prototipo edo eredu bat sortu zutelarik. Eredu hau Davidsonen garajean eraiki zen, 3 m. zabal eta 5 m luze zituelarik. 1903ko abuztuaren 28an Harley-Davidson Motor Company enpresa sortu zuten, eta egun hortan bertan ekoizpenari burubelarri ekin zioten.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo motorrak Davidson familiaren atzeko patioan garatu ziren. Gerora, 1904an, lehen lehiaketa motorra agertu zen. Urte horretatik aurrera, arrakasta handiz saldu zituzten eta 1914an 16.000 unitate ingurukoa zen ekoizpena. 3 urte geroago, I. mundu gerran Estatu Batuetako hornitzaile bihurtu zen.
1929an AEBtan izandako krisi ekonomiko larrian, bere modeloak egokitu zituzten garai latzetara eta marka ez zen galdu.
Davisonek kontratu berri bat lortu zuen Amerikako Estatu Batuekin, honetan, bigarren mundu gerran Amerikako armada hornitu behar zuen, honek beraien urrezko garaira eraman zuen Harley-Davison marka eta Koreako gudara kontratu hori iraun arte. Gero jeep marka aukeratu zuten Amerikako hornitzailetzat. Bitxikeria bezala, esan daiteke, bigarren gerra mundiala eta gero bertatik bueltatu ziren soldaduak “Choppers” motatako motorrak egiten hasi ziren, motor hauek pieza gutxi zituzten azkarragoak eta pisu gutxikoak izateko.
Alabaina, hurrengo urteetan, konpainiak beraien izen ona galdu zuten , gainera, zergak gero eta altuagoak ziren eta Hollywood-ek Harley Davidson marka estereotipo txartzat jo zuen haien pelikuletan. Jende gaiztotzat hartzen zituzten Harley batean zabilen pertsonak .
1969-an Amerikan Machinery and Foundry enpresak konpainia erosi zuen, bertan aldaketa berri batzuk ezarri zituen, baina aldaketa horiek enpresaren motorren kalitatea okertu zuen eta horregatik langile asko grebara joan ziren, horrek enpresari gastu asko eragin zizkion eta bere lehen postua galdu zuen japoniar marken aurrean .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Harley-Davidson enpresaren webgunea (eleanitza)