Harold Alexander

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Harold Alexander
Sir Harold Alexander 026065.jpg
Governor General of Canada Itzuli

1946-04-12 - 1952-02-28
Alexander Cambridge, 1st Earl of Athlone Itzuli - Vincent Massey Itzuli
Lorden Ganberako kidea


Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
Jaiotza Londres1891ko abenduaren  10a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Slough1969ko ekainaren  16a (77 urte)
Hobiratze lekua Hertfordshire
Familia
Aita James Alexander, 4th Earl of Caledon
Ezkontidea(k) Margaret Alexander, Countess Alexander of Tunis Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Harrow School Itzuli
Royal Military College, Sandhurst Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Londres
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gradua field marshal Itzuli
jeneral
landa-mariskal
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Latvian War of Independence Itzuli
Bigarren Mundu Gerra
Harold Alexander, 1st Earl Alexander of Tunis Signature.svg

Harold Rupert Leofric George Alexander, 1. Tuniseko Alexander Kondea landa-mariskala, KG, GCB, OM, GCMG, CSI, DSO, MC, CD, PC (1891ko abenduaren 10a - 1969ko ekainaren 16a), Britainiar Armadako Ofizial Nagusia izan zen, Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen eta, ondoren, Kanadako Konfederazioa sortzetik Kanadako 17. Gobernadorea izan zen. Bi Mundu Gerratan kondekoratua izan zen eta Erresuma Batuko militarrik kondekoratuenetakoa izan da.

Sohn von James Alexander, 4. Earl of Caledon eta Lady Elizabeth Graham Toler en semea izan zen. Londonen jaio zen, familia aristokrata batean. Harrow eskolan ikasi zuen umea zela, eta gero, Sandhurst, Royal Military College-n ikasi zuen.

Lehenengo mundu gerran mendebaldeko frontean batailatu zuen eta birritan zauritua izan zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neska aristokrata batekin eskondu zen: Lady Margaret Bingham, George Bingham-en alaba.George (5th Earl of Lucan). Eskontza, 1931ko Urriaren 14ean izan zen. 3 sema alaba izan zituzten eta ume bat adoptatu zuten baita ere. Seme alabak honako hauek dira:

  • Lady Rose Maureen Alexander (1932koUrriaren 28an jaioa, 2017ko Abustuaren 21ean hila)
  • Shane William Desmond Alexander (2nd Earl Alexander of Tunis), (1935ko Ekainaren 30ean jaioa)
  • Hon Brian James Alexander, CMG (1939ko Uztailaren 31ean jaioa)
  • Lady Susan Mary Alexander (1948ko Otsailaren 26an jaioa) (adopzio bidez)

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ean, bigarren teniente bezala hartu zuten Irlandako guardian. 1911eko Irailaren 23an, subteniente izendatu zuten. 1912ko Abenduan Teniente bilakatu zen.

Lehen mundu gerra eta gerra mundialen arteko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziara bidali zuten hogeita bi urte zituelarik; British Expeditionnary Force bezala bidali zuten, teniente zela.

Mons-eko erretiroan parte hartu zuen, eta laster zauritua izan zen eta etxera bidali zuten. Azaroaren 15ean kapitain tenporala bezela hartu zuten eta 1915eko Otsailaren 7an kapitain ofiziala bilakatu zen. Urte horretako abustuan frontera itzuli zen Loos-eko gudara.

1916ko Urtarrilaren 1ean, bere zerbitzu militarragatik Gurutze Militarra (Military Cross) eskuratu zuen. urte bereko Urriaren 20an Zerbitzu Berezgarriaren Ordenako Bereizpena (Distinguished Service Order) eskuratu zuen Somme-ko guduan parte hartzeagatik. Frantziako Ohorezko Legioan sartua izan zen, baita ere. Breveteko lehenego tenientea izan zen bere kargurik altuena.

1917ean Komandate izendatu zuten. Third Ypres guduan parte hartu zuen eta zauritua izan zen. Gero,Bourton Wood (Chambrai-ko guduko zati bat)-en sekulako sarraskia jaso zituzten bere soldaduek; 400 soldadutik 320 zaurituak edo hildakoak izan ziren.

1918ko martxoaren hogeita hiru eta hogeita hamar artean, Brigadako guardien 4. batailoia hartu zuen britainiarren erretiroan Alemaniarren Udaberriko erasoarengatik. Gerra 1918ko azaroaren 11ean amaitu zen.

Uztailaren 1919tik aurrera, Baltikoko tropen burua izan zen hilabete batzuez Letonian. Letoniaren independentziagatik borrokatu zuen Boltsebike errusiarren kontra. 1919ko Urriaren 9an zauritua izan zen. 1920ean Britainiara itzuli zen "Mayor" bezela. Gero, Costantinoplan (Turkia) egon zen eta 1922ko Urritik aurrera Gibraltarren egon zen. 1922ean Irlandako lehenengo batailoaren buruzagi izan zen. 1923ko Apiriletk 1926ko Urtarrilera Londonen egon zen. Urte horretan bertan, Staff College-ean egon zen, Camberley-ko hirian. Gero, erregimenduko komandante nagusia izendatua izan zen, Irlandako guardian. Bertan, bi urte eman zituen. Hori eta gero, 1930ko urtarrilean Imperial Defence College-ean sartu zen eta urte batez egon zen.

1931ko Urriko 14ean, Lady Margaret Diana Bingham-ekin ezkondu zen. Honen ondoren, hiru urte egon zen militar bizitzatik kanpo. 1934ean, brigadako generala izan zen denbora labur batez. India (Britania Handiaren menpe zegoena) mendebaldean dagoen mugako probintzia batean izan zen hori. Bere zerbitzuengatik, bi aldiz saritua izan zen MID batez. 1936ean, Indiako Izarreko Ordenean sarrera eman zioten.

1937ean, George VI. erregearen kanpuko laguntzailetzat lan egin zuen. Erregearen koroa jazo zuenean, Harold berarekin egon zen, eta urte berean, general nagusia izendatu zuten. 1938ko urtearen lehenengo hilabeteetan Britaina Handira itzuli zen infanteriako lehenengo dibizioaren buruzagi izatera.

Bigarren mundu gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere dibizioarekin, BEF (britainiar expedizio indarra (bigarrena)) atalean sartu zuten eta frantziara bidali zuten.

1940eko Uztalaren 1ean General bilakatu zen. Frantzia armistizioa sinatu ostean eta britainiarrak erretiratu ondoren, Manchako canalean zeuden britainiar militarren zuzendaria bihurtu zen alemaniarrak ailegatzeko baitziren eta (itsas leoia operazioa).

1942ko Urtarrilaren 17an general izendatu zuten eta Birmaniara bidali zuten. Han zegoela, Martxoan britainiarren erretirada antolatu zuen japoniarren gorakada zela eta. Tropak Indiara eraman zituen. Urte horretako abustuan Afrika Iparraldera bidali zuten. Eisenhower(gero EEBB-etako presidentea izango zena)-ekin egon zen fronte horretan. Azaroaren 11an beste kondekorazio bat jazo zuen; GCB.

1943ko Otsailean 8. britainiar ejerzitoa eta EEBBetako lehen ejerzitoa bateratzen zuen taldea hartu zuen agintepean eta Italiako kanpainan egon zen.

1944ko Ekainaren 4ean Mariskal izendatu zuten. Urte horretako azaroan, Mediterraneoko militar guztien agindua hartu zuen. Hemen, barnean Europa egoaldeko frontea eta Mediterraneoko soldaduak zeuden. 1945ko Apirileko 29ean, Italian zeuden alemaniar tropa guztien errendizioa jazo zuen.

Ingalaterrara bueltatu zenean, bere zerbitzuengatik teniente generala eta hegoaldeko komandantea izendatu zuten.

Kanadako Gobernadore Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Lyon Mackenzie King, Kanadako lehen ministroak Kanadako Gobernadore izateko aurkeztu zuen. Honegatik bere karrera militarra utzi egin zuen baina utzi baino lehen 1946ko Urtarrilaren 26an Knight Grand Cross of the Order of Saint Michael and Saint George jaso zuen. Meritu handiko domina da. Martxoaren batean, Viscount Alexander of Tunis eratu zuen, baita Errigal ere, Donegaleko kondadoan. Apirilaren 12an Senatuan sartzeko ospakizuna egin zen, bere postua ofizialki hartuz.

Oso serio hartu zuen postua eta badirudi bost urtetan 300.000km inguru egin zituela Kanada ezagutzen. Kanadako Scout nagusia izan zen.

1947ean, Albertara joan zen eta Blackfoot tribuak agila buru nagusi bezela hartu zuen.

Atzerrira joan zen bidai ofizialetan- 1947an, EEBBko presidentea, Harry S. Truman ikusi zuen eta 1948ko Ekainan Brasilgo presidentea, Eurico Gaspar Dutraikusi zuen—baita hainbeste pertsona garrantzitsu ere. Irlandako Taoiseach-ak, John A. Costello,1948an bizitatu zuenAlexander Kanadan. Momentu horretan, Costellok Irlandako gehiengoak (Irlanda Iparraldea Erresuma Batuan jarraituko zuen) Commonwealth utzi egingo zuela jakinarazi zuen eta Alexanderri momentu txarrak pasarazi zizkion. Erabakia hartuta zegien lehenagotik, eta bat-bateko berriak ekaitz diplomatiko bat eratu zuen. Polemikaren artean Costellok Alexander probokatu ziola esan zuen baina bere meorietan hori gezurra zela eta Alexander oso konportamentu ona izan zuela idatzi zuen. Polemiken artean, Irlandako Errepublika eratu zen. 1949ko Commonwealth Prime Ministers Conference-ean, bere agindupeanzegoen Kanada eta Commonwealth barnean zeuden beste lur guztiak Dominion hitza zeukatenak, member of the Commonwealth, bezela berrizendatu zituzten.

Nahiz eta gerra ondoko azkundea bizi zuen Kanada 1950ean gerra murgilduta geratu zen berriz ere. Eta Kanadarekin batera, Komandante Nagusia, Alenxander. Koreako gerrara bidali baino lehen berak, tropak bizitatu zituen.

Britania Handiko Defentsa Ministroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952ean, Churhill Defentsako ministroa izendatu zuen eta bere postua utzi zuen Kanadan Londonera itzultzeko. Egun gutxi geroago, George VI.a hil egin zen Otsailaren 5etik 6rako gauean. Martxoaren 14ean, Earl Alexander of Tunis, Baron Rideau of Ottawa and Castle Derg.[80] bihurtu zen. Alexander Erregina berriaren koronazioko organizazioko komitean egon zen, eta Soberanoaren Orb-ea eraman zuen 1953ean egin zen estatuko proesioan.

Alexander botere gutxi izan zuen defentsako ministro bezela baina ohore handiak hartu zituen errege eta erreginarengandik.

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954. urtera arte Defentsa Ministroa izan zen, eta orduan, politikatik erretiratu egin zen. 1959ean erreginak Order of Merit.[83] eman zion. 1960tik 1965ra, Constable of the Tower of London.[84] izan zen. Kanadara azkotan bueltatu zen familia eta lagunak bizitatzera eta 1969ean aorta zulatuta hil egin zen.

Funerala, 1969ko Ekainaren 24ean egin zen, St. George's elizan, Windsorreko gazteluan. Bere gorpua Tyttenhanger-etik urbil dagoen Ridge herriko hilerrian dago.



Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.