Harper Lee

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harper Lee
Harper Lee
Lee, 2007ko azaroan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Nelle Harper Lee
Jaio 1926ko apirilaren 26a
Monroeville, Alabama (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 2016ko otsailaren 19a (89 urte)
Monroeville, Alabama (Ameriketako Estatu Batuak)
Lanak
Landutako testu-erak Eleberria, Ipuina.
Eraginak
Leeri eragindakoak William Faulkner, Truman Capote.
Leek eragindakoak

David Guterson

Nelle Harper Lee (1926ko apirilaren 28a - 2016ko otsailaren 19a), estatubatuar idazlea izan zen. Bere lan ezagunena To Kill a Mockingbird eleberria da, 1961ean Pulitzer saria irabazi zuen lana. J. D. Salinger idazleak lez, Leek ez zuen elkarrizketarik apenas eskaini eta jendearenetik urrun bizi zen; aipatu lana argitaratu ostean saiakera bakan batzuk sortu ditu. 1962an eleberri hura zinemara egokitu zuen Robert Mulligan zuzendariak, eta hiru Oscar sari jaso zituen. Gregory Peck aktoreak eleberriko Atticus Finch pertsonaiarena egiten zuen.

To Kill a Mockingbird berdintasunaren eta justiziaren aldeko aldarria da, arrazakeriaren aurkako manifestua. Emakume zuria bortxatu duelako salaketa egotzi diote beltz bati eta beroni laguntzen saiatuko da Atticus Finch; horrek guztiak eragiten duenak argumentuaren haria osatzen du.

2015rako Harperren bere bigarren eleberriaren argitalpena iragarri zen. Izenburua Go Set a Watchman izango omen zuen eta plazaratzea uztailaren 14rako aurreikusten zen. Nobela berria aurrekoaren jarraipena izatekoa zen, pertsonaia beretsuekin. [1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lee, Harper (1960) To Kill a Mockingbird. New York: J. B. Lippincott.
  • Lee, Harper (1961) "Love--In Other Words". Vogue aldizkaria.
  • Lee, Harper (1961) "Christmas to Me". McCalls aldizkaria.
  • Lee, Harper (1965) "When Children Discover America". McCalls aldizkaria.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harper Lee Aldatu lotura Wikidatan