Harrapaketa joko

Harrapaketa jokoak mundu osoko haurren artean oso ezagunak diren haur-jokoak dira, batez ere jolasaldian (klaseen arteko atseden-denbora oinarrizko lehen hezkuntzan).
Deskribapen orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har, harrapaketa jokoak hiru elementu bereizgarriren arabera bereiz daitezke: jazarlea(k), jazarria(k) eta aterpea/etxea. Jazarlearen edo jazarleen helburua, bat baino gehiago egonez gero, aurrez zehaztutako joko-eremu batean jazarpen-egoeran dauden pertsonak fisikoki atzitzea izango da. Jolas-espazioaren barruan, edo, batzuetan, haren ondoan, espazio bat egongo da, bere kokapenagatik edo elementu adierazgarriren baten bidez jazarrien babesleku edo etxe gisa jardungo duena; hau da, espazio horretan, jazarleak ezingo dira sartu, edo, hala eginez gero, ezingo dute pertsona joko-arauen arabera harrapatuta dagoela pentsatu. Espazio horrek denbora-muga bat izaten du, jokoaren fluxuari ez eragiteko.
Harrapateka jokoaren aldaera batzuetan aterpe edo etxea alde batera uzten da, gehienetan presente egon arren.
Horrez gain, harrapaketa jokoek lankidetza-alderdiak izan ditzakete, edo ez. Alderdi orokor gisa, pertsona bakar batek jazarle gisa jokatzen duen jokoek eta aterperik edo etxerik ez dagoenek ez dute itxura kolaboratiborik. Jazarle bat edukita jazarritakoentzat aterpea edo etxea duten aldaerek, hauen artean bakarrik dute itxura kolaboratiboa. Azkenik, aterpetxe edo etxearen aldaeretan eta, aldi berean, jazarle gisa pertsona bat baino gehiago dagoenean, bi aldeentzako lankidetza alderdiak daude.