Harri Holkeri
Harri Hermanni Holkeri (Otipää, 1937ko urtarrilaren 6a – Helsinki, 2011ko abuztuaren 7a) finlandiar politikaria izan zen. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1987tik 1991ra.
Finlandiako Bankuko zuzendaritza-batzordeko kide izan zen 1978tik 1989ra. 1970etik 1978ra Legebiltzarreko diputatua izan zen eta 1971tik 1979ra ideologia kontserbadoreko Koalizio Nazionaleko Alderdia zuzendu zuen. 1987tik 1991ra herrialdeko lehen ministro izan zen, 2000tik 2001era Nazio Batuen Batzar Nagusiko buru izan zen eta 2003tik 2004ra Nazio Batuen Kosovoko Behin-behineko Administrazio Misioa zuzendu zuen. Ipar Irlandan Ostiral Santuko Akordioa lortzen ere lagundu zuen.
1991ko uztailaren 1ean, GSM dei bat egin zuen lehen pertsona izan zen, Nokia aparatu bat erabiliz.