Edukira joan

Harriet Martineau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harriet Martineau

Bizitza
JaiotzaNorwich1802ko ekainaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaAmbleside1876ko ekainaren 27a (74 urte)
Hobiratze lekuaKey Hill Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaThomas Martineau
AmaElizabeth Rankin
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, kazetaria, ekonomialaria, historialaria, itzultzailea, eleberrigilea, soziologoa, saiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, filosofoa, geografoa, idazlea, sufragista eta abolitionist (en) Itzuli

Musicbrainz: 1671cb9a-62b4-495b-8e3f-7666c70cea5c Discogs: 4929905 IMSLP: Category:Martineau,_Harriet Find a Grave: 91576205 Edit the value on Wikidata

Harriet Martineau (Norwich, 1802ko ekainaren 12a - Ambleside, 1876ko ekainaren 27a) Ingalaterrako idazlea, ekonomialaria, soziologoa, filosofoa eta gizarte-ekintzailea izan zen, bereziki feminista eta abolizionista. Lehenengo emakume soziologotzat hartua izan zen.[1][2][3][4][5][6][7][8]

Harriet Martineau 1802ko ekainaren 12an jaio zen, Norwich-en, Ingalaterran. Zortzi seme-alabetako familia batean, Harriet seigarren alaba izan zen. Bere aita, Thomas Martineau, arropen manufakturan aritzen zen. Negozioa oparoa zen eta horrek eragina izan zuen familiak bizi-maila erosoa izateko. Hala ere, 1829. urtean porrot egin zuen, 1825. urtetik Britainia Handian gertatutako krisi ekonomikoaren ondorioz. Amaren maitasunaren falta sentitu zuen eta osasun makala izan zuen.

Harriet Martineauk 12 urte zituela entzumen arazoak izaten hasi zen. Gortasuna areagotu ahala nortasun barnekoiagoa erakutsi zuen.

Bere familian ezintasun intelektuala zuela uste zuten, arreta finkatzea eragozten ziona, eta ez ziren konturatu isolamendu horrek jatorri patologikoa zuela. Edonola ere, Martineau anderea, hizkuntza askotan trebea zen. Haren bizitzan zehar egoera gogorrak gainditzeak bultzada handia eman zion.

Harriet Martineau 19 urterekin noizean behin bere lanak argitaratzen hasi zen, familiak estutasun ekonomiko batzuk pasatu baitzituen. Bere bizitzan 50 bat liburu eta artikulu idatzi zituen.

20 urte zituelarik, tristura handia jasan zuen, harentzat oso garrantzitsuak ziren hiru pertsona hiltzean: aita, Thomas anaia nagusia eta tutorea eta John Worthington bere senarra. Handik aurrera ez zuen berriro ezkondu nahi izan eta nolabait ezkontzaren aurka jarri zen, horrek emakume eta gizonen arteko desberdintasunak inposatzen zituelako.

1821eko bukaeran, Martineau emakumeek, amak eta ahizpek, bizimodua aurrera eraman ahal izateko, josten lan egin behar izan zuten eta Harrietek, noizbehinka, kontribuzio unitaristekin, Monthly Repository aldizkarian idazten zuen. 1822tik aurrera aldizkari horren ohiko kolaboratzailea bihurtu zen, urtean 50 libra esterlinaren truke. Aldizkariaren 1822ko urriko 17. edizioan, artikulu bat idatzi zuen. Artikulu hartan hitz egiten zuen, Ingalaterran nesken eta mutilen gaitasun intelektualaren aurrerabidea modu berdinean lortzeko hezkuntza-prozesua jarraitzeko gai izango zatekeen, Female Education zeritzona.

Anekdota moduan Martineauk bizirik lurperatzeko beldurra zuela aipatu daiteke. Horregatik, bere testamentuan zeukan guztia bere sendagileari utzi zion eta, horren truke, sendagileak burua moztu behar zion.

Nobelak idazteko originaltasuna izan zuen. Nobela horietan XIX.mendeko britainiar sistema emankorra azaltzen zuen, eredu ekonomiko klasikoaren printzipioak. Martineauk erabili zuen modelo kapitalistaren egitura ingeles eskola klasikoaren hiru ezaugarritan oinarritzen zen: produkzio-bideen jabetza pribatua, lan emankorren espezializaziora zeramana eta horregatik merkataritza trukeari ahokatuta zegoen giza natura, eta ekimen pribatuaren estimulu jariatua denboran izaten ziren enpresen onuren berrinbertsio jarraituak azaldua.

Agente ekonomiko guztiek, enpresaburu eta langile, haien interesak elkartzen zituzten herrialdearen ekoizpena baliabideen enplegu beterantz zuzenduz. Irakurleen onarpena hain ona izan zen, non liburuak segidan berrargitaratu ziren irakurleen geroz eta handiagoa zen eskaria asetzeko. Lan horretan esaten zen gizarte bat behatzeko orduan beharrezkoa zela aspektu guztiak aztertzea, hala nola, soziologikoak, politikoak, erlijiosoak, e.a. Modu berean, emakumearen egoera ulertzeko ikuspuntu edo analisi sozialak egin behar zirelakoan zegoen. Horretaz aparte, ordura arte garrantzi handirik ez zuten gai edo egoera soziologikoak (bikote harremanak, seme-alabak, e.a) aztertzeaz arduratu zen, horiek guztiak begirada soziologiko batetik. Azken finean, Harriet Martineau anderearen ustetan, soziologoak behaketatik haratago joan behar zireln gizartearen onurarako eman zitezen. Hala ere, ezin da ahaztu Martineauk emakumeen eskubideen alde aldarrikatu zuela bere burua eta gainera Comteren pentsamenduak zabaltzen lagundu zuela.

Emakumeen eskubideen defendatzailea izan zen. John Stuart Millek 1866an lehen aldiz britainiar parlamentuan egon zenari emakumeentzako boto eskubidea eskatu zion eta Harrietek lan handia egin zuen horren alde. Esklabotasunari aurre egin zion, zenbait perspektibatatik aztertuta: morala, soziala eta ekonomikoa. Bildumaren laugarren nobelan, Demerara izenburuarekin, zurien historia eta beltzen esklabotasuna eta esplotazioa erakutsi zuen. Haren bizitza, norabidez aldatu zuen eta berehala ospearen bitartez famatua bihurtu zen. 1832tik argitaratze arrakasta iritsi zitzaion. Ekonomiaren 25 nobelatako bilduma argitaratzen hasi zen ekonomia politikoaren Ilustrazioa izenburu jaso zen urtean. Handik aurrera argitaratze prestigioaren eta intelektualetik, bere bizi-mailan atseden bat hartzeko aukera izan zuen.

Londresera joan zen bizitzera eta bertan britainiar sozietate nagusi batekin elkartu zen; haren adiskidetasunen artean Richard Monckton Milnes parlamentaria, Charles Buller eta Jane Marcet ekonomista klasikoak egon ziren.

Emakume kulturadun eta bidaiaria izan zen. 1834-1836 artean Estatu Batuetan, amerikar espiritu libreagatik erakarrita ibili zen eta haren ekonomia hazkundearen potentzialagatik erakusten zuen. Beste toki batzuk bisitatu zituen, hala nola New York, Philadelphia, Baltimore eta Washington.

Buru abolizionista batzuk ezagutu eta beraiekin mintzatu zen askotan esklabutzaren aurkako iritzia goraipatuz. Hau guztia, 1837.urtean argitaratutako Society in America liburuan isladatu zuen. 1839. urtean Venezian barrena bidaia bat egiteari ekin zion baina bertan behera utzi behar izan zuen obulutegiko min izugarri handi bategatik. Arrazoi horregatik bost urtez Newcastle-en ondoan kokatuta zegoen Tybemouth herrian geratu behar izan zuen. 1844.urtean Mesmerismen tratatua izan zen, eztabaidagarria zen tratamendu hipnotiko batez, berari eraginkorra suertatu zitzaiolarik. Indarberritu zenean, Amblesiden finkatu zen, Distrito de Los Lagos parean kokaturik zegoen hiri batean eta bertan eraiki zuen bere etxea, The Knoll. Horixe izan zen bere etxebizitza hil zen arte. 1846-1847 urte bitartean ekialde hurbiletik, Egipto eta Lur Saindutik bidaia luze berri bati ekin zion. Haren bizipen eta gertatutako behaketak 1848. urtean Eastern Life: Present and Past argitaratzera eraman zuen.

Harrietek Jane Marceten obra ezagutu eta miretsi zuen. Jane Marcet Conservation on political economy liburuarekin 1816an Britainia Handian ospe handia lortu zuen idazlea izan zen. Liburu honetan ekonomiaren politika legeak azaltzen ziren. Martineau-k Janeri 1832an idatziriko gutun batean esaten zion bere liburua irakurri zuela "behin eta berriz, gozamenez, liburua bere eskutan erori zen urte osoan zehar". Harriet-ek, Jane Marceten arrakasta ikusita, ekonomia politikoa nobelen bidez azaltzearen ideia garatu zuen, bere ustez modu hoberena baitzen produkzio legeak, elkartrukea, distribuzioa eta aberastasunaren kontsumoa azaltzeko. Bere nobeletan erabili zuen doktrina ekonomikoa Adam Smith eta James Miller-engan ageri zena izan zen. Monthly Repository-ren editorea zen William J. Fox bere anaiarekin kontaktuan jarri zen, Charles Fox, horrek azkenean 25 nobelak editatu zituen. Bilduma horri Illustration of Political Economy izenburua eman zion.

Bildumako lehenengo nobela "Bizitza lurralde basatian" izan zen, Hego Afrikan kokaturiko kolonia Ingeles baten joan-etorriak kontatzen zituen. Lehenengo liburu horretan lanaren banaketa behartzen zuen eskulanaren espezializazioari esker garatutako produkzio prozeduren jatorria azpimarratzen zuen. Irakurketarekin batera produkzio atalak bultzatzen zituen eta merkatuetan merkantzien elkartrukea geroago. Bildumako azken nobelan, "La moraleja de muchas fábulas", ekonomia ingeleseko hazkuntza potentzialtasunaren arrazoien laburpena biltzen du. Gizarte eta ekonomia aurrerakuntzaren bidetik zihoan estatu baten ekonomia bideratzeko, aurrerapen teknologikoaren eta komertzio internazionalaren garapenak nabarmendu zituen. Bildumaren arrakasta berehalakoa izan zen.

1855. urtearen hasieran, bihotzeko arazoak aurkitu zizkioten eta hortik aurrera, 20 urtez bere autobiografia idatzi zuen, 2 liburutan banaturik. Horiexek hil ondoren argitaratu ziren.

1852-1866 urte bitartean Daily New egunkarian 1600 artikulu inguru idatzi zituen. 1855.ean berriz ere gaixotu zen eta bere bizitza, larri ikusten zuenez, bere autobiografia bat publikoki ezagutzeko idaztea erabaki zuen. 1876ko ekainaren 27an Amblesiden 74 urte zituela hil zen, erritu erlijiosorik gabe lurperatu zutelarik. Harriet-en biografia urte bat beranduago argitaratu zen.

H. Martineau hainbat lan kaleratu zituen, haien artean, soziologiari zegokionak, aldizkarietako artikuluak eta bere autobiografia:

1848an Egiptotik, Jerusalendik eta Ekialde hurbiltik bidai luze bat gauzatu ondoren liburu bat idatzi zuen bere esperientziak bilduz. Daily News en parte hartu zuen hainbat urtetan zehar, 1000 artikulu baino gehiago publikatuz. 1855an larriki gaixotu ondoren bere autobiografia idatzi zuen

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hill, Michael R. (2003). Harriet martineau : theoretical and methodological perspectives. Routledge ISBN 0-415-94528-3. PMC 228134555. (kontsulta data: 2021-05-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Harriet Martineau: biografía de esta filósofa» psicologiaymente.com 2019-06-13 (kontsulta data: 2025-02-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Harriet Martineau: Teoría, Sociología y Contribuciones» Estudyando 2022-08-22 (kontsulta data: 2025-02-08).
  4. (Gaztelaniaz) «Harriet Martineau: teorías y contribuciones a la sociología» Estudyando 2020-11-14 (kontsulta data: 2025-02-08).
  5. (Gaztelaniaz) «Harriet Martineau: breve biografía e historia intelectual» Harriet Martineau: breve biografía e historia intelectual 2020-02-03 (kontsulta data: 2025-02-08).
  6. (Gaztelaniaz) admin. (2024-06-26). «Harriet Martineau: la vida y obra de una destacada filósofa» RicardoCoach. (kontsulta data: 2025-02-08).
  7. «Harriet Martineau - EcuRed» www.ecured.cu (kontsulta data: 2025-02-08).
  8. (Ingelesez) Maity, Sukanya. (2020-12-29). «Harriet Martineau: Biography, Works and Contributions» Sociology Group (kontsulta data: 2025-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]