Harrizko horma





Harrizko horma harria erabiliz eraikitzen den horma edo pareta bata da eta eraikuntza mota bat, milaka urte iraun duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobekli Tepen (K.a. 9500 gutxi gorabehera), dagoeneko harriz eraikitako paretak eta zutabeak aurkitu dira, suharriekin tailatuak.
Antzinako egiptoarrek harriak landu eta paretak, sabaiak, kolomak eta bestelako eraikuntza osagai eraiki zituzten beren tenpluetarako, eta piramideetarako eta tenplu-hilobietako. Gero, mizenastarrek, pertsiarrek eta beste askok ere harri landuak erabili zituzten euren eraikuntzan.
Geroago, morteroa eta klera erabili ziren, batez ere harresiak, gazteluak eta bestelako gotorlekuak eraikitzeko, Erdi Aroaren aurretik eta bitartean. Harrizko horma hauek mundu osoko hainbat eskualdetan aurki ditzakegu modu ezberdinetan.
Materialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrizko hormak tokiko materialez eginak izaten dira, hasi kareharritik, silexa eta granito eta hareharria barne. Hala ere, eraikuntza-harriaren kalitatea asko aldatzen da, bai aire zabalarekiko eta meteorizazioarekiko erresistentzian, bai uraren sarpenarekiko erresistentzian eta eraiki aurretik forma erregularrekin lan egiteko gaitasunean. Landutako harriari harlandua eta harlanduxka esaten zaio normalean, eta askotan erabiltzen da harrizko eraikinen izkinetarako. Gainetik landua bada, orduan, harlangaitza da, eta mendian bildutakoa izango da edo ibaietan. Modu batekoak zein bestekoak izan, beste eraikin batetik ere hartuak izan daitezke. Eraikin berean, landutakoak ea landu gabeak eta neurri askotarikoak egon daitezke. Batzuetan, izkinetan eta oinarrietan handiagoak eta hobeto landutakoak jar daitezke, batez ere izkinetan.

Granitoak erresistentzia handia du aire zabalean; kareharri batzuk, berriz, oso ahulak dira. Beste kareharri batzuk, Portlandeko harria kasu, eguraldiaren aurrean gogorragoak dira.[1]
Neurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egitura handiak oso horma lodiekin eraiki ohi dira, eta gaztelu eta katedralek 12 oineko lodierako hormak izaten dituzte.