Harry Kane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harry Kane
Harry Kane in Russia 2.jpg
(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHarry Edward Kane
JaiotzaWalthamstow (en) Itzuli eta Londres1993ko uztailaren 28a (29 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaChingford Foundation School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco con gallo e palla Blu.png Tottenham Hotspur Football Club2009 / ezezaguna
Flag of None.svg England national under-17 association football team2010 / 201032
Flag of None.svg England national under-19 association football team2010 / 2012146
Flag of None.svg Leyton Orient F.C.2011 / 2011185
Flag of None.svg Millwall Football Club2012 / 2012227
Norwich City footie flag.png Norwich City Football Club2012 / 201330
Flag of None.svg England national under-20 association football team2013 / 201331
Flag of None.svg Leicester City Football Club2013 / 2013132
Flag of None.svg England national under-21 association football team2013 / 2015148
Flag of None.svg Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2015 / ezezaguna
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia10
Pisua73 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: HKane Instagram: harrykane FIFA: 369419 UEFA: 250016833 Edit the value on Wikidata

Harry Edward Kane (1993ko uztailaren 28a) futbolista profesional ingelesa da. Aurrelari moduan jokatzen du Tottenham Hotspur taldean, Premier Ligan. Gainera, Ingalaterrako selekzioko kapitaina da.

Futbolariak 2011ko abuztuaren 25ean, Europa Ligan, Hearts taldearen kontra, Tottenhamekin. egin zuen debuta. Tottenhamen titular izan aurretik, utzita jokatu zuen zenbait taldetan, hala nola Leyton Orient, Millwall, Leicester City eta Norwich City.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014-2015 denboraldian hasi zen Tottenham-en titular moduan jokatzen, eta orduan 31 gol sartu zituen, haietatik 21 ligan. Orduan izendatu zuten Urteko Jokalari Gazte Onena. Kane Premier Ligako golegile gorena izan zen 2015-2016 eta 2016-2017 denboraldietan, eta bietan ezinbestekoa izan zen Tottenham sailka zedin Champios Ligarako. Sei aldiz izendatu zuten Hileko Jokalari Onena, lehenago Steven Gerrard jokalariak zuen errekorra. Horretaz gain, lau denboraldi horietan Urteko Taldean sartu zuten. Ehundik gora gol sartu ditu Tottenhamen, eta, oraingoz, seigarrena da Premier Ligako inoizko golegile onenen zerrendan. 2019an, Tottenhamekin txapeldunen ligako finalera iritsi zen, hori bai, azken partiduak ezin izan zituen jokatu, min hartuta baitzegoen.

Kanek maila guztietan jokatu izan du Ingalaterrako selekzioarekin: 17 urtez azpikoan, 19 urtez azpikoan, 20 urtez azpikoan eta 21 urtez azpikoan. Gola sartu zuen selekzio absolutuan debutatu zuenean, 2015eko martxoaren 27an, eta aukeratu egin zuten 2016ko Euroligarako. 2017an, The Guardian egunkariak munduko 5. jokalaririk onena izendatu zuen. [1] 2018ko Munduko Kopan, Ingalaterrarekin jokatu zuen, eta Urrezko Bota irabazi zuen, bera izan baitzen golegile nagusiena.

2021eko maiatzaren 23an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Leyton Orient 2011 18 5 0
Millwall 2012 27 9 5
Norwich City 2012 - 2013 5 0 1
Leicester City 2013 15 2 0
Tottenham 2011- 335 220 46

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Ingalaterrako selekzio nazionaleko kapitaina da. 2015eko martxoaren 27an egin zuen debuta. Bere ibilbidean, orainarte, Eurokopa batean (2016) eta Munduko txapelketa batean (2018) hartu du parte, eta 2021ean jokatu den Eurokopara deitu dute. Denera, 53 partidu jokatu ditu, eta 34 gol sartu ditu.

Aurretik, Ingalaterrako 17, 19, 20 eta 21 urtez azpiko selekzioetan jokatu du Kane-k.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) sport, Guardian; sport, Guardian. «The 100 best footballers in the world 2017» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]