Harry Martinson
Harry Martinson | |||
---|---|---|---|
1949ko abenduaren 20a - 1978ko otsailaren 11 ← Elin Wägner (en) - Kerstin Ekman (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Harry Edmund Martinson | ||
Jaiotza | Jämshög church parish (en) eta Blekinge, 1904ko maiatzaren 6a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Stockholm, 1978ko otsailaren 11 (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Silverdals cemetery (en) | ||
Heriotza modua | Harakiria: odolustea | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Moa Martinson | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea eta zientzia-fikzio idazlea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Suediar Akademia Fem unga (en) | ||
harrymartinson.org | |||
Harry Edmund Martinson (Jämshög, Suedia, 1904ko maiatzaren 6a - Stockholm, Suedia, 1978ko otsailaren 11a) suediar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso haurtzaro gogorra izan zuen, gurasoak oso gazte zela galdu baitzituen. Itsasontzietan ibili zen lanean gaztetan, eta horrek herrialde asko ezagutzeko aukera eman zion. Olerkiak idatziz egin zen ezagun «Fem Unga» taldearen barruan (1929). Bizitza modernoaren teknologiaren eta aurrerabideen kontra azaldu zen bere lanetan.
Martinsonen olerki-liburuen artean aipagarri dira: Nomadak (1931), Izadia (1934) eta Aniara (1956). Azpimarratzekoak dira, halaber: Nässlorna blomma (1935, Loratzen dira asunak), ipuin-liburua, eta Resor utan mal (1949, Norabiderik gabeko bidaiak) bidaia-liburua.
1974an Literaturako Nobel saria irabazi zuen, Eyvind Johnsonekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]