Harry Patch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harry Patch

Bizitza
JaiotzaSomerset1898ko ekainaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaWells2009ko uztailaren 25a (111 urte)
Hobiratze lekuaSt Michael's Church, Monkton Combe (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta suhiltzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduasoldadu soil
soldadu
Parte hartutako gatazkakMendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Third Battle of Ypres (en) Itzuli
Lehen Mundu Gerra

IMDB: nm2122051 Find a Grave: 39867273 Edit the value on Wikidata

Henry John "Harry" Patch ( 1898ko ekainaren 17a - 2009ko uztailaren 25a ) "The Last Fighting Tommy" (Azken Tommy borrokalaria) izenez ezaguna. Ehun eta hamar urte bete zuen gizon bat izan zen, Europako pertsona bizidun zaharrena izatea lortu zuena; baita Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik geratzen zen azken pertsona ere. Patchek, Claude Choulesekin batera, bizirik geratu ziren azken bi Britainiarrak izan ziren.

111 urte eta 38 egunekin munduko hirugarren pertsonarik zaharrena izan zen, Europako zaharrena. Britainia Handiko 6 monarka, 20 lehen ministro eta hiru mendeetan zehar bizi zuen.

Bere heriotza ofiziala egin eta gero Radiohead britainiar musika taldearen partaideek, Thom Yorke eta Jonny Greenwood, Harry Patchen ohorez kanta bat idatzi zuten. Honetan etsaiaren enboskada bat kontatzen da eta nola Harry Patchek bizirik iraun zuen bakarra izan zen. Bukaeran gizakiaren etorkizunari buruz galdetzen da.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko uztailaren 25ean hil zen, goizeko 9etan. Momentu hartan 111 urte eta 38 egun zituen. Zazpi egun lehenago Henry Allingham hil zen, beste ehun eta hamar urtedun bat Patchekin Lehen Mundu Gerran borrokatu zuena.

Hileta 2009ko abuztuaren 6an egin zen, Wellsko katedralean. 11:00etan kanpaiak 111 aldiz jo zuten, Patchek bizi zuen urte bakoitzerako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]