Hartz Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hartz Handia
Ursa Major IAU.svg
Datuak
Laburdura UMa
Genitiboa Ursae Majoris
Sinbologia Hartz Handia
Igoera zuzena 10,67 h
Deklinazioa -55,38°
Eremua 1.280 gradu karratu

. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

7, 20
Izarrik distiratsuena ε UMa (Alioth)

(itxurazko magnitudea 1,76)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+90° eta −35° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Apirilan

Hartz Handia edo Ursa Maior[oh 1]latinez: Ursa Major— Ipar hemisferioan ia urte osoan ikus daitekeen konstelazio bat da.[1] Bere zazpi izarrik distiratsuenek Gurdia deritzon asterismoa osatzen dute, Mendebaldeko kulturan ezaguna dena. Arabiar kulturan beste asterismo batzuk errekonozitzen dituzte.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartz Handiaren marrazkia.

Euskaraz, konstelazio honen izena adierazteko, bi forma arautu dira. Hartz Handia bereziki testu didaktikoetan edo azalpen moduan erabiltzen da, Ursa Maior batez ere testu teknikoetan eta jasoetan erabiltzen delarik. [2][oh 2]

Hiztegi batzuetan beste izendapenak aurkitzen ditugu: Hartzizar handia, Hartz handi-argizagia eta Zazpi ohoin-Hartz. Tokiko euskarazko testuetan izendapen hauexek erabili izan dira:[3]Gurdia, Idi-ohoinak (Itohoinak) eta Zazpi-ahuntzak.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
  2. Kintana, Xabier. (1994) «Mitologi eta astronomi izenen inguruan» Euskera: "Horrela, astronomo profesional edo astronauta baten ahoan (filme batean adibidez) euskaraz Itohoinak edo Donejakue Bidea entzutea desegokia litzatekeen bezala, ez lihoakioke ongi Pirinioetako artzain bati, semeari zeruko izarrak azaltzean kasu, hango izarrak Ursa Maior dela esatea edo eta Erdi Aroko pelegrinek gauean zerura begira Esne-Bidea aurkitu nahi zutela kontatzea. Hizkuntzaren mailok bereizteko, hortaz, hiztunak, idazleak eta itzultzaileak halako kulturaz, zentzuaz eta zuhurtziaz jokatu behar du".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Constelación Osa Mayor: Cuál es, cuándo y dónde podemos verla» Meteorología en Red 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  2. 173. araua. Euskaltzaindia.
  3. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Koordenatuak: Zeruko mapa 10.67h 00m 00s, +55.38° 00′ 00″

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]