Hartz Txikia
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | UMi | |
Genitiboa | Ursae Minoris | |
Sinbologia | Hartz Txikia | |
Igoera zuzena | 15 h | |
Deklinazioa | 70,8° | |
Eremua | 256456 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
2 | |
Izarrik distiratsuena | Polaris
(itxurazko magnitudea 2,02) | |
Meteoro euria |
ursidak | |
Konstelazio
mugakideak |
||
+90° eta −-10° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Ekainan | ||
Hartz Txikia edo Ursa Minor[oh 1] Ipar hemisferioko konstelaziorik ezagunenetariko bat da. Zazpi izar nagusiz osatuta dago.
Konstelazioko izarrik ezagunena Polaris da, Lurraren ardatzaren luzapenean baitago eta, ondorioz, Ipar geografikoa adierazten baitu. Hori dela eta, nabigatzaileek erreferentziatzat erabili izan dute beren itsasaldietan.
Ipar hemisferioan baino ezin da ikusi, baina urte osoan ikus daiteke. Haren kide den Hartz Handia konstelazioarekin, Ipar hemisferioko gaueko zeruko elementurik bereizgarrienetako bat da.
Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz, konstelazio honen izena adierazteko, bi forma arautu dira. Hartz Txikia bereziki testu didaktikoetan edo azalpen moduan erabiltzen da, Ursa Minor batez ere testu teknikoetan eta jasoetan erabiltzen delarik. [1][oh 2]
Hiztegi batzuetan beste izendapenak aurkitzen ditugu: Hartzizar txikia eta Hartz ttipi-argizagia. Tokiko euskarazko testuetan Zazpi-izarrak izendapena erabili izan da, eta batzuetan Zazpi ohoinak ere bai.[2]
Izarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- α Ursae Minoris (Polaris, edo Iparrizarra), konstelazioko izarrik distiratsuena. Supererraldoi horia da, eta 1,97ko itxurazko magnitudea du.
- β Ursae Minoris, 2,07 magnitudekoa. Erraldoi laranja da; antzina, iparrizar gisa erabili zen.
- γ Ursae Minoris, 3,00 magnitudekoa. Izar zuria da, aldakorra.
- δ Ursae Minoris, 4,35 magnitudekoa. Izar zuria da.
- ε Ursae Minoris, 4,21 magnitudekoa. Izar bitar aldakorra da.
- ζ Ursae Minoris, 4,32 magnitudekoa. Izar zuria da
- η Ursae Minoris, 4,95 magnitudekoa. Izar nano zuri-horia da.
- λ Ursae Minoris, 6,38 magnitudekoa. Erraldoi gorri bat da.
- 5 Ursae Minoris, 4,25 magnitudekoa. Erraldoi laranja da, konstelazioko bosgarren izarrik distiratsuena.
- 11 Ursae Minoris, erraldoi laranja. Exoplaneta bat du.
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
- ↑ Kintana, Xabier. (1994) «Mitologi eta astronomi izenen inguruan» Euskera: "Horrela, astronomo profesional edo astronauta baten ahoan (filme batean adibidez) euskaraz Itohoinak edo Donejakue Bidea entzutea desegokia litzatekeen bezala, ez lihoakioke ongi Pirinioetako artzain bati, semeari zeruko izarrak azaltzean kasu, hango izarrak Ursa Maior dela esatea edo eta Erdi Aroko pelegrinek gauean zerura begira Esne-Bidea aurkitu nahi zutela kontatzea. Hizkuntzaren mailok bereizteko, hortaz, hiztunak, idazleak eta itzultzaileak halako kulturaz, zentzuaz eta zuhurtziaz jokatu behar du".
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 173. araua. Euskaltzaindia.
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |