Hartz zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Hartz zuria
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Ursidae
Generoa: Ursus
Espeziea: Ursus maritimus
Hedapen mapa

Hartz polar edo zuria (Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus) ugaztuna da, hartz familiakoa eta bizilekua Ozeano Artikoa duela.

Munduko harraparirik handiena da, arrak 300-600 kilogramoko pisua edukiz. Itsas txakurrak edo fokak haren jaki ohikoena dira.

Hala ere, espezie ahulen artean sailkatuta dago, gaur egun klima aldaketa arrisku larria izanda harentzat.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartz zuria Groenlandian eta Kanadako eta Errusiako iparraldeko kostaldeetan bizi da. Ugalketa :

Hartzak parekatzeko denboraldia apirila eta maiatzaren tartean dira, baina, parekatu eta gero obuluak ez dira emankortzen eta garatzen iraila arte. Denbora honetan amak al duen grasa gehiena biltzen du. Bakarrik haurdun dauden hemeak bilatzen dute babeslekua, baino ez dute hibernatzen. 1 edo 2 hartzkume erditzen dituzte izotzan zulatutako babesleku batean. Denbora honetan amak ez dute ezer jaten, atzetik bildutako grasarekin elikatzen da eta bere kumeek bera duen esnetik elikatzen dira. Horregatik pisu galera gogorra dute, baina udan zeukaten pisua berreskuratuko dute. Hartzkumeak urrian jaiotzen dira eta 30 zm neurtu eta 700kg pisatzen dute, ez dute hortzirik, itsuak daude eta erabat babesgabetuak daude. 5 hilabetetan azkar hazten dira, udaren hasieran bere amari ondo jarraitu al diote. Amak oso argala eta gose jarraitzen du .

Eta beste 5 hilabete igarotzen dituzte amarekin janaria aurkitzeko ikasteko eta helduak diren harretatik babesten jakiteko, helduak kumeak jaten dituztelako. Hartzkume batzuk amarekin bizitzen dute 2 edo 3 urte eta erdi arte; hauek sexualki heltzen dira 3 eta 4 urte tartean eta bizi al dute gehienezko 30 izan arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hartz zuri Aldatu lotura Wikidatan