Edukira joan

Harun ar-Raxid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harun al-Rashid» orritik birbideratua)
Harun ar-Raxid

5. Abbastar kalifa

786ko irailaren 14a - 809ko martxoaren 24a
Al-Hadi (en) Itzuli - Al-Amin (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRay (en) Itzuli766ko otsailaren 19a
HeriotzaTus809ko martxoaren 24a (43 urte)
Hobiratze lekuaHarun al-Rashid Mausoleum (en) Itzuli
Familia
AitaAl-Mahdi
AmaAl-Khayzuran
Ezkontidea(k)Zubaidah bint Ja`far
ِِAlothmania (en) Itzuli
Q134160232 Itzuli
Q134166688 Itzuli
Q134269835 Itzuli
Al Karmahana (en) Itzuli
Q12212588 Itzuli
Maridah bint Shabib (en) Itzuli
Abbasa bint Sulayman (en) Itzuli
Umm Muhammad bint Salih (en) Itzuli
Q134270679 Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAbbastarren dinastia
Irakaslea(k)Shu'ba Ibn al-Ḥajjāj (en) Itzuli
Abu 'Ubaida (en) Itzuli
Mufaḍḍal ibn Muḥammad al-Ḍabbī (en) Itzuli
Al-Kisa'i (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta poeta
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAbbasid invasion of Asia Minor (en) Itzuli
Abbasid invasion of Asia Minor (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

Harun ar-Raxid (arabieraz: هارون الرشيد‎; Ray, 763ko martxoaren 27a edo 766ko otsaila - Tus, 809ko martxoaren 24a) Abbastar Kalifa-herriko bosgarren kalifa izan zen. Ar-Raxiden agintaldian, 786ko irailaren 14tik hil zen arte, abbastarren inperioa bere gorenera iritsi zen. Bagdad, hiriburuan, zientzia, kultura, arte, musika eta erlijioa loratu ziren. Mendebaldean ezaguna da, batez ere, Mila gau eta bat gehiago liburuko protagonistetako bat delako[1].

Al-Mahdi kalifaren eta Al-Khayzuranen, yemendar esklabo ohiaren, semea zen. 786an, Al-Hadi anaia zendu zenean, kalifa bilakatu zen. Agintaldiaren aurreneko urteetan amak eragin handia izan zuen beregan. Bere erreinaldia Abbastar Kalifa-herriaren distiratsuenetako bat izan zen, Ipar-Mendebaldeko Afrikan eta Transoxianan galerak izan zituen arren. Haren ospea Mendebaldeko Europara iritsi zen eta behin baino gehiagotan trukatu zituen enbaxadak Karlomagnorekin (797-801)[2]. Bagdaden jakintsu eta poetak, legelari eta gramatikariak, kadi eta idazlariak, artista eta musikariak bildu zituen. Bertan ezarri zuen Jakintzaren Etxea, liburutegi bikaina. Erlijio kontuetan oso hertsia zen, egunean ehun aldiz ematen zen ahuspez eta Mekako erromesaldia bederatzi edo hamar aldiz egin omen zuen. Inperioaren administrazioa bisirren eskuetan utzi zuen (garrantzitsuena Yahya ben Khalid izan zen)[1].

808an Khorasanen matxinada bat sortu zen. Ar-Raxid harantz abiatu zen armadaren buru baina, Tusera iritsi zirenean, gaixotu zen. Hiri horretan hil zen, 809ko martxoaren 24an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Hārūn al-Rashīd - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2024-12-15).
  2. Islamaren hastapenak[Betiko hautsitako esteka] Nathan eskuliburua. IkasDoc

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]