Harvard estiloa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Harvard estiloa idazlan batean (akademikoetan batez ere) erabili diren iturriak aipatzeko estilo orokor bat da. Estilo bibliografiko bat baino gehiago, formatu hau jarraitzen duten beste estilo batzuek erabiltzen duten termino generikoa da; ingelesez "Harvard referencing" esaten zaio. “Autorea-data” sistema erabiltzen duten formatua erabiltzen du eta erreferentzia bibliografikoak zerrenda-formatuan agertzen/aurkezten dira, autorearen eta argitalpen-urtearen arabera ordenatuta. Ingelesez, "parenthetical referencing" ere esaten zaio, hau da "parentesien erreferentziatze estiloa".

Ofizialki ez dago eredu bakar gisa onartua, eta modu desberdinetan erabili izan da. Ez dago gidaliburu ofizial bat[1]. Estilo honen aldaerarik ezagunenak Queensland University edota Harvard British Standards bezalako erakundeek euren argitalpenetan lehenesten dituztenak eta zehatz-mehatz azaltzen dituztenak dira[2], eta horiek Erresuma Batuko unibertsitate eta ikerketa zentro gehienek erabili ohi dituzte[3].

Testuaren gorputz nagusian iturria aipatzeko aukera ematen du, erreferentzia jakin bakoitzerako autorearen abizena(k), edizio-urtea eta, aukeran, parentesi artean aipatutako orria(k) adierazten dituenean. Erreferentzia osoak alfabetikoki ordenatuta daude beste atal batean, gehienetan bibliografia deiturikoan. APA estiloa da egile-urte motako sistema bat eta batzuetan, APA sistemari Harvard edo Harvard-APA sistema ere esaten zaio[4].

Harvard estiloa Harvardeko Unibertsitatean garatu zen, Estatu Batuetan, 50eko hamarkadan. Hasieran, batez ere Fisikaren eta Natur Zientzien arloan erabili zen, eta, berrikiago, Giza eta Gizarte Zientzietan[5].

Testuan jartzen diren aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvard sisteman, testuaren ondoren, egilea testuan bertan zuzenean aipatu ez bada, parentesi artean jartzen dira haren abizena edo abizenak, edizioaren urtea eta, aukeran, aipatutako orria edo orriak. Egilea testuan zuzenean aipatu bada, parentesien barruan urtea eta orriak bakarrik sartzen dira.

3D inprimaketari esker, produktu pertsonalizatuak Kopuru handitan ekoiztea ez da lehen bezain garestia (2014).

Testuan, aipatutako autoreak emandako datu zehatzak aipatzen badira, aipuaren orria zehaztea gomendatzen da:

Nicholas Lovellek dioen bezala (2014, 67 or.) “ekoizpen-fabrika batean produktu pertsonalizatua kopuru handitan sortzea garestia zen. 3Dko inprimaketa errealitate bihurtu ahala, hipotesi hori ez da zuzena”.

Egilearen izena testu barruan agertzen ez bada, hobe da aipuan sartzea:

La Curvan (Lovell, 2014) esaten den bezala, 3D inprimaketak produktu pertsonalizatuak kopuru handitan merkeago ekoiztea ahalbidetu du.

Formaturik ohikoena (egilea edo egileak, urtea: orrialdearen zenbakia) edo (egilea edo egileak, urtea, orrialdearen zenbakia) da, adibidez:

(Lovell, 2014: 67), (Lovell 2014, 67).

Baina badira beste aldaera batzuk (Bereizi autorea eta urtea komaz, erabili p., or., or.). edo or. orrialdearen zenbakia baino lehen, etab.). Adibidez, APA sisteman:

(Lovell, 1957, 15. or.)

Webgune bati erreferentzia egiten badiogu, orduan web-gunearen izena eta urte jarriko ditugu:

Haien web-gunean (International Tourism Partnership, 2004) dagoen informazioaren arabera, azken hamarkadan...... 

Erreferentzia zerrenda eta bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia bibliografikoak egileen alfabeto-ordenaren arabera zerrendatzen dira, eta autore beraren lan bat baino gehiago baldin badaude, ordena kronologikoaren arabera. Erreferentzien formatu zehatza aldatu egin daiteke diziplinaren edo argitaletxearen arabera.

Sarera bakoitza, oro har, osagai hauek ditu: egilea/ekileak, izenburua, argitaratze lekua, argitaletxea, urtea, argitaratze medioa. Dokumentuaren formatuaren arabera (liburua, artikulu akademikoa, prentsa albistea, tesia, liburu bateko kapitulua...) osagai ezberdinak jarriko dira sarrera bakoitzean, osagai bakoitzerako propio egindako arauak jarraituko dira.

Kasu gehienetan liburu monografikoak erreberentziatzen dira.

Testu barruan:

Euskal konpainiaren helburu garrantzitsu bat herbeheretarrek Caracasko Kapitaintza Nagusian zeukaten kakao-merkataritzaren monopolioa haustea izan zen, izaera militarreko zereginetan jaun eta jabe eta haien kostuan arituz: ia autonomoki jokatzen zuten. Alde horretatik, koroak, merkataritzan aritzeko baimena ez ezik, kortso zeritzan agiria ere eman zion Caracasko Gipuzkoar Konpainiari; hots, gobernuaren babesean kortsario gisa erasoaldiak egiteko baimena eman zion, horixe baitzen kortso agiri hura(Artola 2001).
Erreferentzien zerrendan:

Artola, Miguel (2001) «III Zoriaren gurpila: 1700-1864». Donostiaren historia. Donostia: Donostiako Udala.

Modu horretan, nahiko informazioa izango du irakurleak, nahi badu, iturrira jo eta jatorrizko informazioa irakurtzeko (datua egiaztatzeko, informazio gehiago edota zehatzagoa aurkitzeko, etab.).

Erreferentzia bakoitzean aldagai ugari egon daitezke: egile bat baino gehiago izatea, egile ezezaguna izatea, lehen edo ondorengo argitaratze bat izatea, itzulpen bat izatea, etab. eta horregatik arau asko definitu dira.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile bat edo gehiago duen erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi edo hiru egilek idatzitako idazlana aipatzen denean, biak edo hirurak idazten dira testu barruko aipuan, baina, gehiago izanez gero lehenengoa idazten da eta ondoren, et al. jartzen da letra etzanaz; latinez et al, "eta beste" esan nahi du. Erreferentzien zerrendan, sarrera bakoitzeko egile guztiak aipatzen dira.

Adibideak
Egile kopurua Testu barneko aipua Erreferentzien zerrendako sarrera
Bi
A basic understanding of object-oriented programming and design is necessary when at teh begining of any project (Shalloway eta Trott (2001)

edo
A basic understanding of object-oriented programming and design is necessary when at the begining of any project (Shalloway eta Trott, 2001)

Shalloway, A. eta Trott, J. (2001) Design patterns explained: a new perspective on object-oriented design. London: Addison Wesley.
Hiru
Enbrioia bere garapenaren hasieran ez du hezurrik (McGeady, Quin eta Ryan, 2006) baldin eta... McGeady, T.A., Quinn, P. J. eta Ryan, M.T. (2006) Veterinary embryology. Oxford: Blackwell.
Hiru baino gehiago

Enbrioia bere garapenaren hasieran ez du hezurrik (McGeady et al. (1978)) baldin eta...
edo
Enbrioia bere garapenaren hasieran ez du hezurrik (McGeady et al., 1978) baldin eta...

McGeady, T.A., Quinn, P. J., Fitzpatrick, E.S. eta Ryan, M.T. (2006) Veterinary embryology. Oxford: Blackwell

Egilerik ez badago baina bai editorea, zuzendaria edo koordinadorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibideak
Testu barneko aipua Erreferentzien zerrendako sarrera
Enbrioia bere garapenaren hasieran ez du hezurrik (McGeady et al. (1978)) baldin eta...

Gough (2003) believes that a strong economy has a significant impact upon social policy.

Gough, I. (2003) Social and economic policy. In: Alcock, P., Erskine, A. and May, M. (eds.) The student’s companion to social policy. 2. edizioa. Oxford: Blackwell.

Oro har, liburu bat sarreren zerrendan erreferentziatzean, osagai hauek erabiltzen dira hurrenkera honetan, eta puntuazio marka hauekin;

  • Abizena edo abizenak, Izenaren iniziala edo inizialak. (urtea) Liburuaren izenburua (letra etzanaz beti). Argitalpen lekua: Argitaratzailea.

Liburu baten kapitulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai akademikoetakoetako liburu batzuetan, ikerlariak biltzen dira eta bakoitzak kapitulu bat idazten du. Kasu horietan, egokiagoa da kapitulua aipatzea zehazki. Hori adibidez, ohikoa da kongresuen aktak argitaratzen direnean. Kasu horretan, kapituluaren idazlea da inporta zaiguna, eta ez hainbeste liburu osoaren editorea, zuzendaria edo koordinadora. Testuaren aipuan, kapituluaren egilea aipatu behar da, eta erreferentziaren sarreran, bera egoten da sarreraren hasieran.

Testu barruan:

Esperanza Hernández Delgado (2008) Kolonbiako bake prozesuari buruz ari da...
Erreferentzien zerrendan:
 
Hernández Delgado, E. (2008) "La paz imperfecta que construyen las iniciativas de paz de base social en Colombia". In: Salamanca, M. E. Coord. Las prácticas de la resolución de conflictos en América Latina. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea.

Aldizkari akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu barruan:
Johnson (2004) believes that “organisations are being levered into recognising skill shortages, along with the need to recruit and retain employees with family commitments” (724 or.).
Erreferentzien zerrendan:
 
Johnson, J. (2004) Flexible working: changing the manager’s role. Management Decision, 42 (6), 721 – 737.

Aldizkarietako artikuluei dagokienez, formatu hau erabili behar da:

  • Deiturak, hasierakoak. (Urtea) Artikuluaren izenburua. Aldizkariaren izenburua (letra etzanaz), liburuki zenbakia (alearen zenbakia), orria, orri tartea.

Web-guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu barruan - Zeharkako aipua denean

Erreferentziak behar bezala aipatzen dituzula ziurtatzeak plagio-salaketa saihestea esan nahi du (Kingston University Library, 2004).
Testu barruan – Zuzeneko aipua denean:

Plagioari buruz hitz egitean, Kingstongo Unibertsitateko Liburutegiak (2004) ikasleei jakinarazten die “plagioa oso serioa dela eta plagio-lana deskalifikatu egiten dela” (5-6 lerroak).
Erreferentzien zerrendan:

Kingston University Library (2004) Citing references using the Harvard style. Kingston Unibertsitatea. [Online]. Eskuragarri hemen: http://www.reiter.ac.uk/library/_the_library/impresion.html [Noiz kontsultatua: 2004ko abuztuaren 23].

Web orriak aipatzen direnean, formatu hau erabiltzen da:

  • Egilea (urtea) Web orriaren izenburua. Argitaratzailea. [Online]. Eskuragarri hemen: web helbidea [Noiz kontsultatua: data].

Web orriek gutxitan izaten dituzte orrialde zenbaki sendoak. Iturri elektroniko bat aipatzen denean, Harvard estiloan, Ahalik eta zehatzena izatea gomendatzen da: atal, paragrafo edo linea-zenbaki adieraziz, ahal denean. Orain arte, ez dago arau finkorik iturri elektronikoen zitazioari aplikatua: koherentzia da gakoa. Lanean estilo sendoa aplikatzen bada, irakurleak informazioa ulertu eta erabili dituen iturriak arakatu ahal izango ditu.

Egilerik aipatzen ez bada, webgunearen ardura duen saila/atala identifikatzen saiatzen da. Gorago aipatutako “Kingston University Library”-ren web gunean, adibidez, Unibertsitatearen liburutegia egile kolektibotzat hartzen da[5].

Web-guneak, paperean inprimatzen diren idazlanak ez bezala, aldakorrak izan daitezke, edukia alda daiteke, web-gunea bera desagertu edo helbideaz aldatu. Hori dela eta, web gunea kontsultatu zen data zehaztea gomendatzen da.

Laburdurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu eta artikuluetan sarri laburdura batzuk erabiltzen dira, latinez askotan, edo horien itzulpenak direnak, adibidez, Ibidem edo ibid (aurretik aipatutako leku berean), idem (berdina), op. cit. (aipatutako idazlanean), loc. cit... Beste batzuk, ordea, erabil daitezke erreferentzien zerrendan adibidez: ed. (editorea), argtz (argitaratzailea), 2. argit (bigarren argitaraldia)[6], zuz. (zuzendaria)[7], 26. libk (26. liburukia)[8], or. (orria edo orriak)[7]...; edo testu barruan: c.f. (konparatu beste honekin), i.e. (hau da), e.g. (adibidez), etab. (eta abar)[9], (d.g.) (datarik gabe)[7] ...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Biblioguía de citas en estilo Harvard. Universidad Complutense, Biblioteca..
  2. Ikusi, Doncaster Collegeeko LRC guides, Harvard Referencing mocrosite-a.
  3. (Gaztelaniaz) Deusto, Biblioteca Universitaria de. «Biblioguías Deusto LibGidak: Nola egin aipuak eta osatu bibliografiak: Estilo bibliografikoak» biblioguias.biblioteca.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) Guía para uso de citas y bibliografía sistema Harvard. Madril: Universidad Complutense.
  5. a b (Gaztelaniaz) Estilo Harvard. Biblioteca Universitaria. Universitat d'Alacant.
  6. IVAP, ed. Laburtzapenen Hiztegia. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia.
  7. a b c APA style 7th edition. Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak nola egin. EBHU Biblioteka 2021eko otsaila, 7 or..
  8. Zaldua Etxabe, Luix Mari. (2022). Euskal Herriko antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Euskaltzaindia, 179 or. ISBN 978-84-125463-9-2. PMC 1362868651. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  9. (Gaztelaniaz) Ibidem, Ibid, Idem, Op. Cit. y Loc. Cit. – Normas APA. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]