Harvey Keitel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harvey Keitel
Harvey Keitel
Harvey Keitel 2009ko Tribecako Zinemaldian zehar.
Datu pertsonalak
Izen osoa Harvey Johannes Keitel
Jaio 1939ko maiatzaren 13a
(76 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Brooklyn, New York (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Lorraine Bracco (1982-1993)
Daphna Kastner (2001-gaur egun arte)
Lan nabarmenenak Taxi Driver
Bugsy
Thelma & Louise
Reservoir Dogs
Pulp Fiction
The Piano
Smoke
From Dusk Till Dawn
IMDB IMDBko fitxa


Harvey Johannes Keitel (Brooklyn, New York, 1939ko maiatzaren 13a - ) Oscar Sarietarako izendatuta izan den estatubatuar aktore bat da. Antzeztu izan dituen filma ezagunenen artean hauek daude: Taxi Driver, The Last Temptation of Christ, Bugsy, Thelma & Louise, Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Piano, Smoke, Bad Lieutenant eta From Dusk Till Dawn.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvey Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1939ko maiatzaren 13an. Inmigrante judutar familia, poloniar jatorria zuen aitaren aldetik eta errumaniarra, berriz, amarenetik. Gora-beheraz beteriko haurtzaroa jasan zuen eta eskolatik bota zuten ez zelako joaten[1].

17 urte zituenean, AEBetako Itsas Armadan alistatu zen eta Libanoko gatazkan parte hartzeko aukera izan zuen. Auzoko mikrokosmoarekin hautsi eta bere beldur eta arazoak aurrez-aurre jarriko zituen esperientzia horretan[2].

New Yorkera itzuli zenean, lan ezberdinetan aritu zen, baina lankide batek interpretazio klaseak hartzeko aholkua eman zion, haurtzaroaz geroztik, Harveyk dislexia arazoak nozitzen baitzituen.

Horrela iritsi zen Manhattaneko Actor's Studiora eta Stella Adler eta Lee Strasberg bezalako irakasle esanguratsuak izan zituen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvey eta emaztea 2010ean

Keitelek antzerkian eman zituen lehen urteak, Martin Scorsese zuzendari gaztearen iragarkia ikusi zuen arte. Bere lehen filma izango zenerako -Who's That Knocking at My Door- aktore bila zebilen hura eta segituan hautatu zuten protagonista Harvey.

Zuzendari berarekin lan egiteko aukera izango zuen ondorengo urteetan, Street Scenes, Mean Streets'[3]}} edo Taxi Driver lanetan, adibidez. Azken bi hauetan, garai hartan aktore berria zen Robert De Nirorekin egingo zuen lan Keitelek.

Harveyren karrerak zartarako handia jasan zuen Martin Sheenek bere ordea hartu zuenean Apocalypse Now filman. Une horretatik aurrera gero eta paper interesgarri gutxiago etorri zitzaion eta kalitate exkaxeko filmetan aritu behar izan zuen lanean. Eragin negatiboa izan zuen honek bere animoan eta lanbidea uztekotan ibili zen. Europara zuzendu zuen bere lana eta Bertrand Tavernier, Ettore Scola edo Ridley Scott bezalako zuzendariekin lan egiteko aukera izan zuen han. 1985ean, Miguel Bosérekin ere aritu zen The Knight of the Dragon filman.

Interpretazio bikainak egin arren, Keitelek ez zuen bere karreraren errekonozimendu garrantzitsurik jaso helduarora iritsi arte, 1990. hamarkadan. Kritikaren sari bat baino gehiago lortu zuen eta Oscar Sarietarako izendapena ere bai. Garai horretakoak dira sona handikoak izango ziren Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Piano, Thelma & Louise, Smoke edo Bad Lieutenant gogorra eta erabat aldatuko da bere ibilbidea.

Film komertzialetan lan egin badu ere, bere lan hoberenak zinema independentean egin ditu eta horren defendatzaile sutsua da.

Harveyren itxura indartsuak tipo gogorraren paperak ekarri dizkio film gehienetan eta enkasilatua izateko arriskuan egon da, baina sentsibilitate handia erakutsi du, era berean, beste hainbat lan egitekoan, hala nola, The Piano filmeko George Baines edo Ulysses' Gaze filmeko protagonista hunkigarria.

Aktore izateaz gain. Keitel The Goatsingers izeneko produktora baten jabe ere bada eta, honen bidez, zuzendari gazteei laguntzeko ahaleginetan ibili ohi da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvey eta emaztea 2010ean

Arlo pertsonalean, gizon konprometitua da arazo sozialekin eta ahotsa jarri zion Unicefi Bosniako gerra garaian, Irakurle sutsua, poesia eta entsegua ditu gustukoen eta aditua da puru habanoetan.

1982 eta 1993 artean, Lorraine Bracco artistarekin egon zen eta alaba bat izan zuten: Stella Keitel-Bracco. Geroago, harreman ezberdinak izan zituen, sekula ez oso denbora luzez, Andie MacDowell artista horietako bat izan zelarik.

2001ean, Daphna Kastner aktore eta zuzendari israeldarrarekin ezkondu zen eta Roman Keitel izeneko seme bat izan zuten[4][5].

Beste seme bat ere badu, Hudson, Kaliforniako zeramista batekin izan zuena[6].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia class="unsortable" | Oharrak
1967 Who's That Knocking at My Door J.R.
1967 Reflections in a Golden Eye Soldadua
1970 Brewster McCloud Argazkilaria
1973 Mean Streets Charlie
1974 A Memory of Two Mondays (TV) Jerry
1974 Alice Doesn't Live Here Anymore Ben
1975 That's the Way of the World Coleman Buckmaster
1976 Taxi Driver 'Sport' Matthew Izendapenak: National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actor (2.a)
Nominated: New York Film Critics Circle Award for Best Supporting Actor (2.a)
1976 Buffalo Bill and the Indians Ed Goodman
1976 Mother, Jugs & Speed Tony "Speed" Malatesta
1978 Blue Collar Jerry Bartowski
1978 The Duellists Gabriel Féraud
1978 Fingers Jimmy Fingers
1979 Eagle's Wing Henry
1979 Death Watch Roddy
1980 Bad Timing Netusil inspektorea
1980 Saturn 3 Benson Roy Dotricek doblatu zion ahotsa
1982 That Night in Varennes Thomas Paine
1982 The Border Cat
1983 Exposed Rivas
1983 Copkiller Lt. Fred O'Connor
1984 Falling in Love Ed Lasky
1984 Nemo Mr. Legend
1985 The Knight of the Dragon Clever
1986 Blindside Penfield Gruber
1986 Camorra (A Story of Streets, Women and Crime) Frankie
1986 The Inquiry Pontius Pilate
1986 Off Beat Mickey
1986 Wise Guys Bobby DiLea
1986 The Men's Club Solly Berliner
1987 The Pick-up Artist Alonzo Scolara
1988 Down Where The Buffalo Go Carl BBC TV Movie
1988 The Last Temptation of Christ (filma) Judas Iscariot Izendapena: Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actor
1988 Grandi cacciatori Thomas
1988 Dear Gorbachev Nikolaj Bucharin
1989 The January Man Frank Starkey
1989 Imagining America
1990 The Two Jakes Julius 'Jake' Berman
1990 Two Evil Eyes Roderick Usher Segment "The Black Cat"
1991 Thelma & Louise Hal Irabazi: National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actor
1991 Mortal Thoughts Det. John Woods Irabazi: National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actor
1991 Bugsy Mickey Cohen Irabazi: Chicago Film Critics Association Award for Best Supporting Actor
Irabazi: National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actor
Izendapena: Academy Award for Best Supporting Actor
Izendapena: Golden Globe Award for Best Supporting Actor – Motion Picture
1992 Bad Lieutenant The Lieutenant Irabazi: Fantasporto's International Fantasy Film Award for Best Actor
Irabazi: Independent Spirit Award for Best Male Lead
Izendapena: New York Film Critics Circle Award for Best Actor (2.a)
1992 Reservoir Dogs Mr. White – Larry Dimmick Also co-producer
Irabazi: Sant Jordi Award for Best Foreign Actor
1992 Sister Act Vince LaRocca
1993 Rising Sun Lt. Tom Graham
1993 Dangerous Game Eddie Israel Irabazi: Veneziako MostraGolden Ciak for Best Actor
1993 Point of No Return Victor the Cleaner
1993 The Piano George Baines Irabazi: Australian Film Institute Award for Best Actor in a Leading Role
1993 Young Americans John Harris
1994 Imaginary Crimes Ray Weiler
1994 Pulp Fiction Winston 'The Wolf' Wolfe
1994 Monkey Trouble Azro
1995 Get Shorty Bere burua
1995 Smoke Augustus 'Auggie' Wren Irabazi: Berlin International Film Festival's Special Jury Prize (shared with Wayne Wang)
Won: David di Donatello for Best Foreign Actor
1995 Ulysses' Gaze A
1995 Blue in the Face Auggie Wren Also executive producer
1995 Clockers Det. Rocco Klein
1996 From Dusk till Dawn Jacob Fuller Izendapena: Saturn Award for Best Supporting Actor
1996 Head Above Water George
1997 FairyTale: A True Story Harry Houdini
1997 Cop Land Ray Donlan
1997 City of Industry Roy Egan
1998 Finding Graceland Elvis
1998 Gunslinger's Revenge (Il mio West) Johnny Lowen
1998 Shadrach Vernon
1998 Lulu on the Bridge Izzy Maurer
1998 Sweets of Roses Hubie Voice
1999 Three Seasons James Hager Also executive producer
1999 Holy Smoke! PJ Waters
1999 Presence of Mind The Master
2000 Prince of Central Park The Guardian
2000 U-571 CPO Henry Klough Izendapena: Blockbuster Entertainment Award for Favorite Supporting Actor – Action
2000 Little Nicky Satan
2001 Nailed Tony Romano
2001 The Grey Zone SS-Oberscharführer Eric Muhsfeldt Also executive producer
2001 Taking Sides Major Steve Arnold
2001 Viper Leone
2002 Red Dragon Jack Crawford
2002 Ginostra Matt Benson
2003 Crime Spree Frankie Zammeti
2003 Dreaming of Julia Che Also producer
2003 The Galindez File Edward Robards
2004 National Treasure Agent Peter Sadusky
2004 The Bridge of San Luis Rey Uncle Pio
2004 Puerto Vallarta Squeeze Walter McGrane
2005 Be Cool Nick Carr
2005 A Crime Roger Culkin
2005 Shadows in the Sun Weldon Parish
2006 The Path to 9/11 John O'Neill
2006 Arthur and the Minimoys Miro Ahotsa
2006 The Stone Merchant The Merchant Ludovico Vicedomini
2007 One Last Dance Terrtano
2007 My Sexiest Year Zowie
2007 National Treasure: Book of Secrets Agent Peter Sadusky
2008 The Ministers Joseph Bruno detektibea
20082009 Life on Mars (TV) Lieutenant Gene Hunt Izendapena: Satellite Award for Best Supporting Actor – Series, Miniseries or Television Film
2009 Inglourious Basterds Ofizial aliatua Ahotsa/Krediturik gabe
2009 Chaos
2009 Wrong Turn at Tahoe Nino
2010 Little Fockers Randy Weir
2010 A Beginner's Guide to Endings Duke White
2010 The Last Godfather Don Carini
2012 Moonrise Kingdom Commander Pierce
2012 Gandhi of the Month Edward Baker Previously titled "Against Itself"
2013 The Power Inside O’Mansky
2014 The Grand Budapest Hotel Ludvig
2014 The Congress Al
2014 By the Gun Salvatore Vitaglia
2014 Two Men in Town Bill Agati
2014 Rio, I Love You Himself (as O Ator) Segment "O Milagre"
2014 Muriel & Floyd Floyd Ahotsa
2015 The Early Years post-production

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harvey Keitel Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]