Harvey Weinstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harvey Weinstein
Harvey Weinstein 2011 Shankbone.JPG
Bizitza
Jaiotza Queens1952ko martxoaren 19a (68 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa judua
Familia
Ezkontidea(k) Georgina Chapman (en) Itzuli  (2007 -  2017)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University at Buffalo (en) Itzuli
John Bowne High School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema ekoizlea, executive producer (en) Itzuli eta aktorea
Lantokia(k) New York
Enplegatzailea(k) The Weinstein Company  (2005 -  2017ko urria)
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0005544

Harvey Weinstein (Flushing, AEB, 1952) AEBetan film ekoizle izandako gizona da. Laneko botere posizioetan, bere enplegatuekin edo emakumezko aktoreekin sexu jazarle eta bortxatzailea izanagatik salatua, 2017tik aurrera paria sozial bat bihurtua dago. Bere kasuaren eskandalua Me Too mugimenduaren pizkundearekin oso lotua dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere anaia Bob Weinsteinekin Miramax zine-konpainia sortu zuten. Film independente arrakastatsuak sortu zituen, besteak beste, Sex, Lies eta Videotape (1989), The Crying Game (1992), Pulp Fiction (1994), Heavenly Creatures (1994), Flirting with Disaster (1996) eta Shakespeare in Love (1998). Weinsteinek ekoitzitako filmek Oscar sarietako ehun hautagaitza baino gehiago lortu dituzte[1].

Miramax Disney konpainiak erosi zuen, baina harreman enpresarial hark uts egin ondoren, Bob anaiarekin jarraitu zuen, ekoiztetxe berriari The Weinstein Company izena emanda. 2017 arte iraun zuen konpainia horrek.

2017ko urrian, Weinsteinen aurkako sexu abusuen salaketa publiko egin ziren[2], bere konpainiatik bota zuten eta AEBetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiatik kanporatu zuten. Lauren O’Connor langile ohia izan zen publikoki hitz egiten lehena, baina egun gutxitan, hilabete hura amaitu artean, 80 emakumek baino gehiagok salaketa jarri zuten Weinsteinen aurka. Salatzaile osspetsuen artean, Rosanna Arquette, Katherine Kendall, Mira Sorvino, Rose McGowan eta Ashley Judd, esate baterako.

Salaketek oihartzun berezia lortu zuren #MeToo sare sozialetako kanpaina aldi berean hasi baitzen hedatzen, eta harrezkero Weinstein efektua deritzotena gertatu da, botere posizioetan sexu jazarpena egin dutenen kontrako salaketa kateatzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SLU, Herritar Berri. (2017-10-19). «Jasandako sexu jazarpenaren lekukotzak ematen hasi dira emakume aktore asko» GAUR8 . Noiz kontsultatua: 2019-09-24.
  2. (Ingelesez) Farrow, Ronan. (2017-10-10). From Aggressive Overtures to Sexual Assault: Harvey Weinstein’s Accusers Tell Their Stories. ISSN 0028-792X . Noiz kontsultatua: 2019-09-24.