Hassan II.a Marokokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hasan II.a» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hassan II.a Marokokoa
DF-SC-83-08526.jpg
Marokoko Errege

1961eko otsailak 26 - 1999ko uztailak 23
Mohammed V.a Marokokoa - Mohammed VI .a Marokokoa
Afrikar Batasuneko presidentea

1972ko ekainak 12 - 1973ko maiatzak 27
Moktar Ould Daddah - Yakubu Gowon
Bizitza
Jaiotza Rabat1929ko uztailaren 9a
Herrialdea  Maroko
Heriotza Rabat1999ko uztailaren 23a (70 urte)
Hobiratze lekua Mausoleum of Mohammed V
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Aita Mohammed V.a Marokokoa
Ama Lalla Abla bint Tahar
Ezkontidea(k) Lalla Latifa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Alauiak
Hezkuntza
Heziketa Collège Royal
Londresko Imperial College
Lanbidea
Lanbidea ekintzailea eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa sunismoa

Hassan II.a[1] (arabieraz: الحسن الثاني, el-ḥasan ett(s)âni ahoskatua; Rabat, 1929ko uztailaren 9a - ibidem, 1999ko uztailaren 23a) Marokoko erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammed V.a sultanaren lehen semea. Aita hiltzean errege izendatu zuten (1961). Haren programa politikoak islam erlijioa, erregetza eta demokrazia soziala zituen oinarritzat. Laster, ordea, greba batzuen ondorioz eszepzio-egoera ezarri eta aginpide legegilea eta betearazlea beretu zituen (1965). Geroztik, politika-molde autoritarioari eutsi zion (oposizioaren aurkako zapalkuntza, Ben Barka auzia, herri-protesten zapalketa). Zenbait atentatu izan zuen, eta armadaren ezinegonari ere aurre egin behar izan zion (Ufkirren estatu-kolpea). 1976an Espainiaren mende zegoen Sahara aldeaz jabetu zen, hartarako 1975eko abenduan Ibilaldi Berdea delakoa antolatuta. 1991n, eta autodeterminazioko erreferendum bat egin behar zela-eta, amnistia zabal bat eman zien Marokon atxilotutako edo Aljerian babes harturiko sahararrei. Hil zenean, semeak, Sidi Mohamedek, hartu zuen erregetza, Mohammed VI.a izenarekin.


Aurrekoa
Mohammed V.a
Marokoko Erregea
1961-1999
Ondorengoa
Mohammed VI.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hassan II.a Marokokoa Aldatu lotura Wikidatan