Hasdrubal Barka
Txanpon batean Hasdrubalen irudia |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Hasdrubal Barka | |
| Jaio | K. a. 245 | |
| Kartago (Gaur egun Tunisia) | ||
| Hil | K. a. 207 | |
| Metauro ibaia (Gaur egun Italia) | ||
Hasdrubal Barka (Kartago, K. a. 245 - Metauro ibaia, K. a. 207) kartagotar politikari eta militarra izan zen. Hamilkar Barkaren semea eta Hanibalen anaia zen.
K.a. 218an, Hanibalek Erromaren aurkako ibilaldiari ekin ziolarik, Hispaniako kartagotarren armadaburu geratu zen Hasdrubal. Erromatarrei zenbait gudutan nagusitu ondoren, K.a. 215ean Eszipion Afrikarrak garaitu zuen. Ondoko urtean Afrikara joan zen numidiarren altxamendua azpiratzearren. Penintsulara itzulirik, Andaluziaraino iritsitako erromatarrei eraso zien berriro, Ebroraino gibeleratu zituelarik. Erromako armadak Cartago Nova hartu zuen, ordea, eta Baeculan (Bailen) nagusitu zitzaizkion Asdrubali.
Alpeak zeharkatuz, Italiara iritsi zen Hanibali laguntzeko asmoz, baina Metauroko batailan (K.a. 207) Marco Livio eta Klaudio Neron kontsulek azpiratu zuten. Hasdrubal bataila horretan hil zen, eta etsaiek burua moztu eta Hanibalen kanpamentuan bota zuten. Horrela jakin zuen Hanibalek anaiaren heriotzaren berri[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Asdrúbal Barca (ca. 245-207 a.C.) Mcnbiografias.com
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hasdrubal Barka |
- (Ingelesez) Metauroko bataila, Youtubeko bideo batean