Haxemi Rafsanjani

Wikipedia(e)tik
Hashemi Rafsanjani» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haxemi Rafsanjani
Hashemi Rafsanjani at Beit Rahbari.jpg
Irango presidentea

1989ko abuztuak 3 - 1997ko abuztuak 3
Ali Khamenei - Muhammad Khatami
Bizitza
Jaiotza Nuq District1934ko abuztuaren 25a
Herrialdea  Iran
Heriotza Teheran2017ko urtarrilaren 8a (82 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Effat Marashi  (1958 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak persiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, idazlea, ekintzailea, teologoa eta enpresaburua
Sinesmenak
Erlijioa islama
Alderdi politikoa Executives of Construction Party
Signature of Akbar Hashemi Rafsanjani.svg

Akbar Haxemi Rafsanjani (persieraz: ‌اکبر هاشمی رفسنجانی‎, Akbar Hāshemī Rafsanjānī; Bahreman, Persia, 1934ko abuztuaren 25a - Teheran, 2017ko urtarrilaren 8a) irandar erlijio-gizona eta politikaria izan zen. Irango Islamiar Errepublikako presidentea izan zen 1989-1997 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qom hiri santuko eskola musulmanetan egin zituen ikasketak, eta Khomeiniren ikasle izan zen 1950etik aurrera. Khomeiniren ordezkaria izan zen Iranen, hura erbestean bizi izan zen bitartean (1964), eta aiatolah izendatu zuen bere burua. Xahren aurkako iraultzaren ondoren, Iraultzako kontseiluko kide izan zen (1979), eta Irango Islam Alderdi Errepublikarraren sortzaileetako bat.

Irango legebiltzarreko lehendakari izan zen 1980etik 1989ra bitartean, armadako buruzagi nagusi 1988tik 1989ra, eta konstituzioa berrikusteko batzordeko lehendakariorde 1989an. Khomeini hil zenean, Errepublikako presidente hautatu zuten (1989-1997). Kanpo politikan Khomeinirena baino politika neurtuagoa bideratu zuen, eta ez zen sartu Golkoko Gerran (1990-1991).

2007an, Aditu Batzordearen Lehendakari izendatu zuten (batzorde horrek aukeratzen du Irango buruzagi gorena). Baina 2011n, Mohamed Reza Mahdavi Kani kontserbadoreagoa aukeratu zuten postu horretarako Rafsanjaniren ordez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haxemi Rafsanjani Aldatu lotura Wikidatan