Hashim Thaçi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hashim Thaçi


4. Kosovoko presidente

2016ko apirilaren 7a - 2020ko azaroaren 5a
Atifete Jahjaga
5. Kosovoko Lehen Ministroa

2008ko urtarrilaren 9a - 2014ko abenduaren 9a
Agim Çeku (en) Itzuli - Isa Mustafa (en) Itzuli
1. Kosovoko Lehen Ministroa

1999ko apirilaren 2a - 2000ko otsailaren 1a
Bujar Bukoshi (en) Itzuli - Nexhat Daci
Bizitza
JaiotzaSkenderaj (en) Itzuli1968ko apirilaren 24a (55 urte)
Herrialdea Kosovo
 Jugoslavia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Pristina (en) Itzuli : zientzia historikoa, filosofia
Zuricheko Unibertsitatea : zientzia historikoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta soldadua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoa Kosovoko Alderdi Demokratikoa

IMDB: nm2850526 Facebook: HashimThaciOfficial Twitter: HashimThaciRKS Edit the value on Wikidata

Hashim Thaçi, albanieraz Hashim Thaçi edo Thaqi, serbieraz Хашим Тачи edo Hašim Tači, (Burojë/Broćna, Kosovo, 1968ko apirilaren 24a - ) Kosovoko presidentea eta UÇK gerrillari ohia. Kosovo presidentea izan zen 2016tik 2020ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pristinako Unibertsitatean Filosofia eta Historia ikasi ondoren, Suitzara emigratu zen, Kosovoko diasporara.

1990eko hamarkadan Kosovoko Herri Mugimenduarentzat, ondoren Kosovoren Askapenerako Armada deituko zenarentzat, armak eta dirua biltzearen ardura izan zuen. Gjarpëri (sugea) ezizena zuen eta komandante izan zen. 1997an, Serbiako auzitegi batek 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zion terrorista izatea leporatuta. Thaci ezkutura igaro zen orduan, eta 1998ko otsailean, Slobodan Milosevicek zuzendutako Gobernuak bilatze agindua eman zuen ustez Serbiako Poliziaren patruila bati segada antolatzeagatik.

1999ko martxoan Kosovoren Askapenerako Armadako buruzagitza politikoa bereganatu zuen.

2007ko azaroaren 17ko Kosovoko Alderdi Demokratikoarekin hauteskundeetara aurkeztu eta irabazi zituen. 2008ko urtarrilaren 9an lehen ministro kargua hartu eta 2008ko otsailaren 17an Kosovoren independentzia aldarrikatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hashim Thaçi Aldatu lotura Wikidatan