Hasidismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judu hasidistak sinagogan otoitzean Yom Kippur-ean, Maurycy Gottlieb.

Hasidismoa (hebreeraz חסידות‎ Ḥasidut, "garbia"), judaismo ultraortodoxoaren joera eta korronte mistikoa da, arau zehatz-zehatzez osatua.

XVIII. mendean agertu zen Europako ekialdean, Bielorrusian, Ukrainan eta Polonian, Israel ben Eliezer (Baal Shem Tov deitua, 1700–1760) rabinoak sortua, eta milioika judurengan izan zuen eragina. Gaur egun, Estatu Batuetako eta Israelgo talde batzuetan iraun du. Bizitza mistikoa, Idatzi Santuen irakurketak eta bizitza espirituala zaintzea eta penitentzia egitea dira joera horren ezaugarriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]