Hatortxu Rock
Hatortxu Rock euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun jaialdia da[1]. 1999 eta 2025 urteen artean antolatu zen urtero.[2]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hatortxu Rock jaialdia 1999an sortu zen, euskal preso politikoei eta hauen senideei elkartasuna erakusteko asmoz eta sakabanaketaren ondorioz jasaten zuten egoera salatzeko asmoz.
Hatortxu Rock-ek bereziki bi helburu nagusi ditu; euskal errepresaliatu politikoen egoera salatzea eta, bestalde, dispertsio politikoak presoen senideengan sortzen dituen gastu ekonomikoak samurtzea. Musikarekin uztarturik, helburu hauek jendearengana iristen saiatzen dira; hainbat musika talderen emanaldiak dira jaialdiko oinarria.[1]
Auzolana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hatortxu Rock jaialdiaren antolakuntza taldea modu boluntarioaren aritzen da eta, talde honetaz gain, urtero hainbat pertsona boluntario egoten dira festibalak irauten duen denboran kargu eta zeregin desberdinetan: segurtasuna bermatzen, soinu eta kamera teknikari moduan besteak beste[3]. Horrela, sarrerekin irabazten den dirua presoen familien gastuetara bideratzen da. Honen erakusgarri da Iñaki Alforjak 2017an Hatortxu Rocken 20.urteurrenerako egin zuen dokumentala: “Elkarrekin edozer dugu posible”. Bertan, 20 pertsona baino ez dira agertzen. Edizio horretan 6.000 boluntario egon ziren.[4][5]
Edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999tik ia urtero ospatu da Hatortxu Rock jaialdia. 2021ean azken momentuan jaialdia bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek, COVID-19 pandemiaren egoeragatik[6]. Aurreko urteko edizioan, 2020an, aurreikuspen handiagoz internet bidezko jaialdia antolatu zuten[7].
2017ko uztailean, Euskal Herriak inoiz ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatu zen Hatortxu Rocken 20. urteurrenerako[8]. Edizio horretan 6.718 pertsona boluntario aritu ziren jaialdia antolatzen, auzolanean eta elkartasunean lan egiten. 20. urteurrena zela eta hainbat faktore aldatu zituzten. Lakuntzan, Nafarroan, egin zen; 4 egun iraun zuen, 2017ko uztailaren 27tik 30era; 85 musika taldek parte hartu zuten eta milaka pertsona joan ziren.[9]
Covid-19
[aldatu | aldatu iturburu kodea]COVID-19 pandemiak Hatortxu Rocken bi ediziori eragin zion zuzenean.
2020ko edizioari dagokionez, abenduaren 26an egin zen eta internet bidezkoa izan zen, bakoitzak bere etxean ikusi behar izan zuen. Protagonista nagusia musika izan zen, baina kulturarekin zerikusia duten beste hainbat ikuskizunek ere lekua izan zuten.[10]
2021an Hatortxu Rock berriz ere modu presentzialean egiteko prestakizun guztiak egin zituzten, baina pandemiaren bilakaeraren ondorioz azken momentuko erabakia hartu behar izan zuen antolatzaile taldeak, jaialdia bertan behera utziz. Honen ondorioz, 2022rako bi data aurkeztu zituzten: udararako bata (uztailaren 28 eta 29an) eta neguko ohikoa bestea (abenduaren 17an)[10].
Musika taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira edizio bakoitzean parte hartu duten musika taldeak:
| Edizioak | Musika taldeak |
|---|---|
| 1. edizioa ( 1999) | Su Ta Gar, Kashbad, Joxe Ripiau, Marea eta Drindots |
| 2. edizioa | Su Ta Gar, Dank, Betagarri eta Marea |
| 3. edizioa | Berri Txarrak, RIP, Skalariak, Etsaiak , Na Tua Man, Ken Zazpi, Banda Bassotti |
| 4. edizioa | Ekon, Su Ta Gar, Soziedad Alkoholika, Marea, Baldin Bada, Kuraia eta Doctor Deseo |
| 5. edizioa | Berri Txarrak, Betagarri, The Bon Scott Band, Hamlet, Su Ta Gar, Trikidantz, Ken Zazpi eta Futter |
| 6. edizioa | Xabi (Etzakit), Inigito (Txapelpunk), Drogas eta Boni (Barricada), Norton (EH Sukarra), Aitor (Su Ta Gar), Aitor (Latzen), Josetxu (Piperrak), Gorka (Berri Txarrak), Alex (Exkixu, Gatibu), Andoni (Delirium Tremens), Tonino Carotone, Xabi (Urtz), Aritz (Deabruak Teilatuetan), Auo (Etsaiak) eta Eñaut (Ken Zazpi) |
| 7. edizioa | Kaotiko, Habeas Corpus, Kuraia, Soziedad Alkoholika, Etsaiak, Gaupasa |
| 8. edizioa | Soziedad Alkoholika• Anestesia • Gatibu • Piperrak • Habeas Corpus • Gaupasa • Dj Elepunto • Rekia |
| 9. edizioa | Deabruak Teilatuetan, Berri Txarrak, Koma • Kauta • Narco, Khamul • Hesian • SKT Sekuentzia • Xopapo • Laia • Dj Elepunto • Dj Talo • Dj Putxero • Dj Nari |
| 9,5. edizioa | Kop • Kauta, Zea Mays, EH Sukarra, Su Ta Gar, Anestesia, Des-kontrol, Txarrena, Hesian, Tximeleta, Dj Elepunto, Dj Nari, Dj Jotatxo eta Dj Nabasa |
| 10. edizioa | Gatillazo, Kaotiko, Etsaiak, RIP, Ekon, Reincidentes, Banda Bassotti, Kop, Dj Jotatxo, Des-kontrol, Kauta, Boom Club, Banda Batxoki, Hesian, The Kluba, Hora Zulu, Strawberry Hardcore, Xasta, Amaiur, Korunba, Elektrotxaranga, Apurka, Egurre, Impekables, The Sekta, Jabi Gutierrez, Koma, Parabellum, Piperrak, Narco, Berri Txarrak, MAK, Doctor Deseo, Akatu, La Pulqueria, Eina, Deabruak Teilatuetan, El Trono de Judas, Aran, Habeas Corpus, Lendakaris Muertos, Governors, Watson, Morau eta Agoteak, Khous, Neguri Gorriak, Tximeleta, Dj Elepunto, Desechos, Arima sutan, Ze esatek!, Lor eta Orkresta |
| 11. edizioa | Bizardunak, Ken Zazpi, Boikot, Def Con Dos, Goar Cicatriz, Obrint Pas, Trikidantz, Soziedad Alkoholika, Dj Elepunto, Dj Nari, Dj Jotatxo eta Dj Anabasa |
| 12. edizioa | Zea Mays, Kerobia, Governors, Vomito, Kaotiko, ZTK Rap, Amaiur, Gatibu, Vendetta, Berri Txarrak, Dj Elepunto, Dj Nari eta Dj Jotatxo |
| 14. edizioa | Nekez, Koma, Habeas Corpus, Zea Mays, Gatillazo, Canteca de Macao, Keu Agirretxea & Fignuh Experience, Doctor Deseo, Selektah Stepi & Kenitra Bad Sound System, Deskontrol, El Drogas eta Tximeleta |
| 15. edizioa | Fermin Muguruza Kontrakantxa, Berri Txarrak, Riot Propaganda, Los Chikos del Maiz, Habeas Corpus, La jodedera, Iheskide eta Dj Jotatxo |
| 16. edizioa | Obrint Pas, Glaukoma, Soziedad Alkoholika, Governors, Flitter, Non Servium, Skakeitan, El Trono de Judas, Willis Drummond, Kaotiko, Ze esatek! eta La Raíz |
| 17. edizioa | Kop, Talco, Narco, Hesian, Kashbad, Aspencat, Vendetta, Estricalla, Esne Beltza, Izerdi Gorria eta Arkada Social |
| 18. edizioa | Riot Propaganda, Soziedad Alkoholika, Non Servium, Gatillazo, Anestesia, Oliba Gorriak, ETS, Skakeitan, Skatu, Zoo Posse eta Los Zopilotes Txirriaos |
| 19. edizioa | Habeas Corpus, Esne Beltza, Green Valley, La Pegatina, Reincidentes, Mafalda, Joxe Replay, Arkada Social, Lehendakaris Muertos, AFU, Marianitoz Blai eta Dj Bull |
| 20. edizioa | Governors, Esne Beltza, Berri Txarrak, Betagarri & Xavi Sarrià i Miquel Gironès (Obrint Pas), Arkada Social, Ken Zazpi, Reviverb Live, Juantxo Skalari & La Rude Band, Dj Reimy, Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band, Sara Hebe, Skontra, Dremen, Sorkun, Willis Drummond, Anari, Doctor Deseo, Jo & Swissknife , Gozategi, Porco Bravo, Su Ta Gar, Zartako-K, Enkore, Vendetta, Liher, El sonido de la metralla, Bultz, Itaca Band, Trikidantz, Mafalda, Gatibu, El Corazon del Sapo, Porrotx eta Gatillazo |
| 21. edizioa | Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Skakeitan, Rude Pride, Desakato, Glaukoma, Xavi Sarrià, Anita Parker, Gatillazo, Huntza, Las Tea Party / Woman Powah eta Los Zopilotes Txirriaos |
| 22. edizioa | Zartako K, Mafalda, Kaleko Urdangak, Talco, Belako eta Des-kontrol |
| 23. edizioa | Oi! The Arrase, Huntza, Iheskide, Gatibu, Su Ta Gar, Los Zopilotes Txirriaos, Skabidean & The Black Birds, Rotten XIII, Tremenda Jauría, ETS, Suaia eta Ama Rebel, Bad Sound System, Onki Xin, Koban, Nogen, Xabi Bandini, Nerabe eta Dj Reimy |
| 24. edizioa | Zetak, Herdoil, Anestesia, Koban, Little Martin Selektah & Juantxo Arakama & Nikotina |
| 25. edizioa | Skakeitan, Rodeo, Irkaia, Afu, Galtzagorriak, Dupla, Ibil Bedi, Kaotiko, Tribade, Green Valley, Bide Bakarra, Nogen, Segismundo Toxicomano, Talco Maskerade, Tremenda Jauría, Soziedad Alkoholika eta Dj Plan B |
| 26. edizioa
(2022-uda)[11] |
Skabidean, ETS, Gatibu, Zoo, Pleura, Huntza, The Baboon Show, Des-kontrol, The Lio, Anari, Gilipojazz, La Mare, Sua, Crim, Non Servium, Zetak, Green Valley, Stau Homas, Delirium Tremens, Rotten XIII, Herdoil, Ibil Bedi, Zelanda, Hammond-york, Lukiek, Selektah Stepi |
| 27. edizioa
(2022-uda)[12] |
Angelus Apatrida, Soziedad Alkoholika, Brigade Loco, BULEGO, Nøgen, Merina Gris, Skakeitan, Segismundo Toxicómano, Odolkiak Ordainetan, El Trono de Judas, Tremenda Jauría, Afu, La Furia, Mafalda, Ødei eta Raimundo el canastero |
| 28. edizioa ( 2023)[13] | Los Chikos del Maiz, Huntza, Tropa do Carallo, Dupla, Los Zopilotes Txirriaos, Auxili, Liher, Skabidean, Stay Homas, Streetwise, Burutik, Baizera!, Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, Dj Reimy eta Dj Trapella |
| 29. edizioa
(2024) |
KOP, Süne, Unidad Alavesa, Su Ta Gar, ETS, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Apotheke, TOC, Tatxers, Les Testarudes, Maskak, Arene 6, Goxua´n Salsa eta Dj Reimy |
| 30. edizioa
(2025-uda)[14] |
BULEGO, Nøgen, Autobus magikoa, Tatxers, Ødei, Añube, Banda bassoti, Streetwise, Maskak, KOP, Anje Duhalde, Eñaut Elorrieta, Gozategi, Chuleria, Joder!, Mirua, On svetlana, Burutik + Alaitz eta Maider, The lio,, Tribade, Brigade loco, Ibil bedi, Sukena, Süne, Bad Sound, Koma, Leihotikan, Les Testarudes, Inadaptats, Dj Plan B, Crim, Kaotiko, Dj Trapella, Buitraker, Su Ta Gar, Anestesia, Barniz, Delirium Tremens, Bizardunak, Kaleko urdangak, Xutik!, Roba estesa, Des-kontrol + Arkada social, Zetak, Potato, Zea mays, La jodedera, Maruxak, Never surrender, Non servium, Juantxo skalari & la rude band + set skalariak, Talco, Las ninyas del corro, Naxker, Xiberoots, Zaunka, Odolkiak ordainetan, Nafarroa 1512, Latzen, Herdoil, Reincidentes, Iñigo ETS, AFU, Ana tijoux, Dj Reimy, Auxili, Gora musika, Hogei berriro, Bourbon kings, Onki xin, Trikidantz, Olaia Inziarte, Dinamita, Kristal kolpatuak, Dj bull + Dj jotatxo, Skatu, Trikiteens, Fillas de cassandra, Dj fresa morango, Tapia eta Leturia, Sofokaos, Porrotx, Tremenda jauria, Soziedad Alkoholika, Ene kantak, Dupla, Moisés no duerme, Gorka Urbizu, Lendakaris Muertos, Green Valley, Amaiur, Skabidean, Betagarri, Gatibu, La Txama y su flakofonki, Fermin Balentzia eta Muga zero |
Merchandising
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hatortxu rockek dirua irabazteko asmoz bere webgunean zenbait produktu saltzen ditu. Hala nola, diseinu ezberdineko kamisetak, sudaderak, haurrentzako arropa bereziak eta gehigarriak eskaintzen dira. Gehigarrien artean katiluak, txanoak, oihalezko poltsak etab. aurki daitezke.[15]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Berria. «Elkartasun doinuak entzungo dira Hatortxu Rock jaialdian gaur eta bihar» Berria (kontsulta data: 2022-04-14).
- ↑ Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak amaiera emango dio bere ibilbideari. | Hatortxu Rock. (kontsulta data: 2024-06-11).
- ↑ Hatortxu Rock: Auzolana da gure altxorra. (kontsulta data: 2022-04-14).
- ↑ HTX20 Elkarrekin edozer dugu posible. (kontsulta data: 2021-11-23).
- ↑ “Elkarrekin edozer dugu posible”, HTX20a eta auzolanaren inguruko dokumentala | Hatortxu Rock. (kontsulta data: 2022-04-14).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-25). «Hatortxu Rock bertan behera, covid-19ak sortutako «ziurgabetasun egoera» dela-eta» naiz: (kontsulta data: 2022-04-14).
- ↑ «Zetak, Alex Sardui eta Sara Zozaya, 'Hatortxu Rock' jaialdian» EITB 2020-11-17 (kontsulta data: 2022-04-14).
- ↑ «Jaialdi erraldoia, behar erraldoiei erantzuteko -» Guaixe.eus (kontsulta data: 2022-04-14).
- ↑ «“Aurreikuspen onak ditugu eta 6.718 boluntario lortzeko moduan egonen gara” - Sakana» Guaixe.eus (kontsulta data: 2022-04-14).
- 1 2 SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-25). «Hatortxu Rock bertan behera, covid-19ak sortutako «ziurgabetasun egoera» dela-eta» naiz: (kontsulta data: 2022-04-14).
- ↑ Hatortxu Rock 26 – Ordutegiak | Hatortxu Rock. (kontsulta data: 2024-06-11).
- ↑ Hatortxu Rock 27: Gertu | Hatortxu Rock. (kontsulta data: 2024-06-11).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-06-20). «Hatortxu Rock 2023: egitaraua (Atarrabia -neguko edizioa-)» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-06-11).
- ↑ https://www.hatortxurock.eus/. (kontsulta data: 2024-06-11).
- ↑ «Serigrafia.eus» serigrafia.eus (kontsulta data: 2021-11-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agur Hatortxu Rock | Saio berezia. Musika Zuzenean. Hamaika Telebista. (2025-07-28).
