Hattingo gudua
Itxura
| Hattingo gudua | |||
|---|---|---|---|
| Gurutzadak | |||
Hattingo guduaren errepresentazioa, XIII. mendea, *Chronica Majora* eskuizkributik hartuta | |||
| Data | 1187ko uztailaren 3-4a | ||
| Lekua | Hattingo Adarrak, Galilea | ||
| Koordenatuak | 32°47′54″N 35°27′34″E / 32.79831°N 35.45956°E | ||
| Emaitza | Ayyubtar garaipena | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Buruzagiak | |||
| Indarra | |||
| |||
| Galerak | |||
| |||
Hattingo Gudua 1187ko uztailaren 4an gertatu zen, Sortaldeko gurutzatuen estatuen eta Saladin I.a Ayyubtar sultanaren indarren artean. Hattingo Adarren Gudua ere deitzen zaio, izen bereko itzalitako sumendiaren formagatik.[1]
Saladinen agindupeko armada musulmanek gurutzatuen indar gehienak preso hartu edo hil zituzten, gurutzatuen gerran aritzeko gaitasuna desagerraraziz. Gudua izan zenaren ondorio zuzenez, musulmanak berriro bihurtu ziren Lur Santuko indar militar nagusi, Jerusalemen eta gurutzatuek eskuan zituzten beste hiri eta gaztelu gehienen birkonkista lortuz. Kristauen porrot hauek Hirugarren Gurutzada eragin zuten, Hattingo Guduaren bi urte geroago hasi zena.[2][3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ France, John. (2015). Hattin. (First edition. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-964695-1. (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ Nicolle, David. (2010). Hattin 1187: Saladin's greatest victory. (Nachdr.. argitaraldia) Osprey ISBN 978-1-85532-284-4. (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ Richard, Jean; Richard, Jean. (2001). The Crusades: c. 1071 - c. 1291. (Reprint. argitaraldia) Cambridge Univ. Press ISBN 978-0-521-62566-1. (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ Tibble, Steven. (2018). The Crusader armies: 1099-1187. Yale University Press ISBN 978-0-300-21814-5. (kontsulta data: 2025-11-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |