Hatz-agnosia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hatz-agnosia (grezierazko a-, "gabe" eta gnosia, "ezagutza") norberaren hatzak nahiz beste batenak identifikatzeko gaitasun eza da. Hitza Josef Gerstmannek sortu zuen 1924ean.

Bi urte bete aurretik, umeek, kopurua ezagutu ez arren, esku nahiz oinetan behatzak dituztela badakite. Batetik bostera eta bostetik hamarrerako zenbakien ezagutza hatzen ezagutzarekin batera garatzen da. Lau urtetik aurrera zenbatzeko, gehitzeko eta kenketak egiteko erabiltzen dira.

Gerstmannek hatz-agnosiaren lehenengo deskribapena egin zuenean, lotura parieto-okzipitalean kokatu zuen lesioaren kausa. Era berean, Hecaen-ek buruturiko ikerkuntzetan baieztatu zuen ezker hemisferioa mindurik duten pazienteen %20ek dutela hatz-agnosia, eskuin hemisferioa mindurik dutenen artean aldiz %3a da hatz-agnosia duena. Hala ere, alterazio afasia edo dementzia testuinguruan ere sarritan agertzen da eta egoera hau ezin dugu akats kognoszitibo zehatz bezala hartu.

Hecaenek horrela deskribatzen du hatz-agnosiaren adierazpen klinikoa: "Hatz-agnosiak ezaugarri du hatzak, izendatzeko eta aukeratzeko gaitasun eza. Pazienteak, era berean, bere hatzak mugitzeko zailtasuna aurkezten du, erratu egiten da, nahasten ditu, ez da gai esploratzaileak ukitutako hatza errekonozitzeko; gainerako agindu guztiak zehaztasunez eta arin betetzen dituelarik; halako pazienteak gai dira orratz bat albainutzeko edo pianoa jotzeko. Aipatzekoa da erdialdeko hatzen akatsak ugariagoak direla. Hasieran, pazienteak ez du bere gaitasun eza ezagutzen eta zuzentzeko esfortzurik ez du egiten; azken hau, hala ere, ez da kasu guztietan gertatzen."

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]