Hatz-egin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fraide budista bat gora hatz-egiten

Hatz-egin, ukabila itxita eta erpurua luzatuz egiten den imintzio edo keinu bat da. Euskal kulturak, beste askok bezala, mundu anglofonotik bereganatutako keinua dela uste da. Hatz lodia gora luzatuz gero (hatz lodiarekin gora egin edo gora hatz-egin), igortzen den mezua positiboa izaten da, onarpena edo oniritzia adierazteko. Hatz lodia beherantz luzatuz gero (hatz lodiarekin behera egin edo behera hatz-egin), mezua kontrakoa izango da, gaitzespenekoa. Nahiz eta hori den munduan gehien zabaldutako esanahia, zenbait kulturatan imintzio honek beste esanahi batzuk izan ditzake.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]