Hauho

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hauho

Hauhoko armarria
Berezko izena Hauhon kunta
Herrialdea - Finlandia
Eskualdea Hegoaldeko Finlandia
Lurraldea Kanta-Häme
Alkatea Juho Ainasoja
Azalera 443,1 km²
Biztanleria 3 983
Dentsitatea 9,01 bizt/km²
Sorrera 1868
Web gune ofiziala (Ingelesez)

Hauho, Helsinkitik 133 kmtara dagoen herria da. 4.000 biztanlera iristen ez den herri honek, turista asko erakartzen ditu bere paisaia natural paregabeagatik eta janari bikainak prestatzen dituzten pentsioengatik. Finlandian oso ohikoa den baso eta lakuen paisaia kontuan hartuz, arrantza, dantza, ekitazio eta hainbat ibilaldi antolatzen dira herrian astero.

Zer ikusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak, hainbat turista jasotzen ditu urte osoan zehar, batez ere Finlandiako hiri handitakoak.

Hovinkartano Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hovinkartano herri honetan zergarik ordaintzen ez zuen noble familia baten jauregi eta nekazal-etxea izan zen, 1830. urtean eraikia. Finlandia osoan mota honetako oso jauregi gutxi daude, eta urte osoan zehar hainbat bisitari erakartzen ditu. Maiatzetik-Urrira dago irekia eta jatetxe zerbitzua eskaintzen du.

Hauho Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri grisez eraikitako eliza XV. mendean eraiki zen adituek diotenez, nahiz eta eraikuntzan erabilitako materialek 1784 urteko datazioa daukate. Elizak zurezko hainbat eskultura ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]