Haurrak festa batean dantzan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurrak festa batean dantzan
Jatorria
Sortzailea(k)Norman Rockwell
Sorrera-urtea1918
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Kokapena
BildumaSteven Spielberg

Haurrak festa batean dantzan (ingelesez: 'Children Dancing at a Party'), baita ere Barkatu eta Mutila neskaren oina zapaltzen, Norman Rockwell margolari estatubatuarrak 1918an egindako margolana da. 1918ko urtarrilaren 26ko The Saturday Evening Post aldizkariaren edizioaren azal gisa erabili zen.[1] Jatorrizko pintura, oihal gaineko olioz egina eta 58,50 x 48 zm-koa, National Museum of American Ilustration erakundearen bilduman dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinturak egoera umoretsu baina deseroso bat erakusten du, non, dantzan ari zirela eta, ume batek, ustekabean, neskaren oina zapaldu duen. Neskatxak oina eusten du eta mutikoari begira dago, "Zergatik egin duzu hori?" galdetuz bezala. Mutilak barkamena eskatu nahi duela dirudi, eskuak altxatuz, ahurrak neskarengana zuzenduz. Mutilaren masail gorrituek lotsa erakusten dute egoeragatik. Atzealdean bigarren bikote bat dantzan ari da; aurrean duten eszenagatik dibertigarriak ematen dute. Ospakizun formalaren sentsazioa dago haurrek janzten dituzten jantziengatik, nahiz eta festarako txanoak eraman.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]