Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
Convention on the Rights of the Child.svg
     Sinatu eta berretsia

     Sinatua

     Ez-sinatzailea
Sinatua1989ko azaroak 20[1]
KokapenaNew York (AEB)[1]
Indarrean1990eko irailak 2[1]
Indarrekoa20 berreste[2]
Sinatzailea(k)140[1]
Alderdia(k)196[1] (Sinagarri diren guztiak, Estatu Batuak ezik)
GordailuzainaNBEko Idazkari Nagusia[3]
HizkuntzakArabiera, txinatarra, ingelera, frantzesa, errusiarra eta espainola.[1]
Testu osoa
Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa, Wikitekan

Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena –normalean, HEH edo NBHEH gisa laburtuahaurren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial, osasuntsu eta kulturalak ezartzen dituen giza eskubideen nazioarteko ituna da.[4] Hitzarmenaren arabera, haur bat hemezortzi urtetik beherako edozein gizaki da, legedi nazionalaren arabera adin nagusitasuna lehenago lortzen ez bada, behintzat.[5]

Konbentzio hau berretsi duten edo harekin bat egin duten nazioek nazioarteko zuzenbideari lotuta daude. Estatu batek ituna sinatu baina berretsi ez duenean, oraindik ez dago itunaren xedapenei loturik, baina dagoeneko behartuta dago bere helburuaren aurka ez jokatzera.[6]

NBEko Haurren Eskubideen Batzordea, 18 aditu independentez osatua, berau berretsi duten estatuek Konbentzioa ezartzeaz gainbegiratzeaz arduratzen da. Haien gobernuek, aldian-aldian, Haurren Eskubideen NBEko Batzordeari txostenak egin behar dizkiote eta haien aurrean agertu behar dira, Konbentzioaren aplikazioaren aurrerapenari eta haien herrialdeko haurren eskubideen egoerari buruz egindako aurrerapenak aztertzeko.[7] Haien txostenak eta batzordearen idatzizko iritziak eta kezkak, bederen, batzorde-webgunean daude eskuragarri.

Norbanakoek Haurren Eskubideen Batzordera jo dezakete ere, baldin eta eskubideak, Hitzarmenaren arabera, urratu direla uste badute.

Hitzarmenaren ezarpenaren jarraipena egiteko hirugarren aukera Haurren Eskubideen Batzordeak bere kabuz egin ditzakeen galdeketak dira, baldin eta estatukide batek Hitzarmenaren eskubideak urratu dituela uste duen informazio fidagarria badu. Hala ere, "estatuek (...) kontsulta-prozeduratik kanpo geratzea erabaki ahalko dute, sinadura, berrespena edo atxikimendua egiten duten unean".[8] Urtean behin, Batzordeak txosten bat bidaltzen dio Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Hirugarren Batzordeari, bai eta HEHeko Presidentearen adierazpena entzuten du ere; ostean, Batzarrak Haurren Eskubideei buruzko Ebazpena onartzen du.[9]

NBEren Batzar Nagusiak Konbentzioa onartu zuen eta, jarraian, sinadurarako ireki zuen 1989ko azaroaren 20an; zehazki, Haurren Eskubideen Adierazpenaren 30. urteurrenean.[10] 1990eko irailaren 2an, bestalde, sartu zen indarrean,[1] beharrezko nazio-kopuruak testua berretsi ondoren. Egun, 196 herrialdek berretsi dute hitzarmen hau, Nazio Batuen Erakundeko kide guztiak barne, Estatu Batuak izan ezik.[1][9][11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h United Nations (2020). "Chapter IV. Human Rights. 11) Convention on the Rights of the Child" in: United Nations Treaty Collection. Depositary. Status of Treaties. Error in Webarchive template: url hutsa.. Retrieved 8 September 2020.
  2. Article 49 of the Convention on the Rights of the Child. 20 November 1989 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 12 March 2012).
  3. Article 47 of the Convention on the Rights of the Child. United Nations 20 November 1989.
  4. What is the CRC?. 2018.
  5. «Article 1 of the Convention on the Rights of the Child» Website of the Office of the United Nations High Commissioner for Human Rights (OHCHR) (United Nations) 20 November 1989.
  6. How the Convention on the Rights of the Child works. Joining, implementing, and monitoring the world's most widely ratified human rights treaty.. .
  7. «Committee on the Rights of the Child. Monitoring children's rights» www.ohchr.org.
  8. Human Rights Bodies - Complaints Procedures. .
  9. a b Child Rights Information Network (2008).
  10. Nazio Batuen Batzar Nagusia; 44. Sesioa, 25. Ebazpena.
  11. Amnesty International USA (2007).
  12. UN convention on the rights of the child. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]