Haurren eskubideak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1900 urtearen hasieran Estatu Batuetan aktibista gazteak haurren esklabutzaren abolizioa eskatzen.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren eskubideen guneko eskultura Vienan, Brighton, Austria.

Haurren eskubideak jendea adin jakin bat arte babesten duten arau juridikoek osatzen duten multzoa da. Haurren eskubide guztiak besterenezinak eta utziezinak dira. Nazioarte-esparruan dokumentu ezberdinek zehazten dituzte haurren eskubideak, besteak beste, Haurren Eskubideen Aldarrikapena eta Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmena.[1] 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren eskubideen lehen aldarrikapen sistematikoa 1924ko abenduaren 26ko Genevako Adierazpena izan zen. Eglantyne Jebb-ek Save the Children sortu zuenak idatzi zuen.

Nazio Batuek 1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuten, eta horrek, inplizituki, barne hartzen zituen haurren eskubideak. Hala ere, gerora garbi ikusi zen neska eta mutilen behar partikularrak bereziki aipatuta egon behar zutela Hori baino lehen erabaki zuen Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa  (UNICEF) izango zela umeak babesteko agentzia espezializatua.

1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideen Aldarrikapena onartu zuen.

1975tik aurrera izandako eztabaiden ondorioz, 1989an Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatu zen baita bi protokolo fakultatibo ere. 

Haurren eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren eskubideekin grabatutako plaka,  Santiago de Chile.

Funtsezko bost printzipio hauek dira aipagarriak:

  • Diskriminazioarik ez: haur guztiek eskubide berberak dituzte.
  • Haurraren interes gorena: Umeei eragin diezaiekeen edozein erabaki, lege edo politikan kontuan hartu behar da haurrarentzat zer den onena.
  • Bizitzeko, jolasteko, bizirauteko eta garapenerako eskubidea: haur guztiek dute bizitzeko eta garapen egoki bat izateko eskubidea.
  • Parte-hartzea: seme-alabek eskubidea dute haiengan eragina duten egoerei buruz kontsultatuak izateko baita haien iritziak kontuan izatekoari ere.
  • Etxebizitza duin bat izateko eskubidea: haur guztiek beren garapenerako espazio egoki batean bizitzeko eskubidea dute.

Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenak 54 artikulu ditu.[2][3]

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena eta protokolo fakultatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean (HEH) adierazten ditu haurren eskubideen aurretiazko estandarrak eta berretsita herrialde guztiek berretsi dituzte hauek izan ezik: Ameriketako Estatu Batuak, Somalia eta Hego Sudan.[4]

2000. urtean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak bi Protokolo fakultatibo ezarri zituen:

  • Haurrak gatazka armatuetan inplikatzeari buruzko Protokolo fakultatiboa (2002a geroztik indarrean). 
  • Haurren salmenta, haurren prostituzioa eta pornografiari buruzko Protokolo fakultatiboa (2002a geroztik indarrean).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arartekoa-  Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena http://www.ararteko.net/contenedor.jsp?seccion=s_fdes_d4_v1.jsp&codbusqueda=45&language=eu&codResi=1&codMenuPN=2&codMenuSN=104&codMenu=59&title=Haurren+Eskubideei+buruzko+Hitzarmena. Noiz kontsultatua: 2017-07-14 .
  2.   Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena | UNICEF https://www.unicef.es/eu/publicacion/haurren-eskubideei-buruzko-hitzarmena. Noiz kontsultatua: 2017-07-14 .
  3. Haurren eskubideen hitzarmena. Defensor del Pueblo eta Save de Children
  4. Ikasbil-  Haurren eskubideak http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=27172. Noiz kontsultatua: 2017-07-14 . (audioa)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]