Haurren lana kakao-ekoizpenean

Wikipedia, Entziklopedia askea

Haurren esplotazioa kakao-ekoizpenean, kakaoa ekoizteko haurren erabilera orokorra da.

Gai honi buruzko arreta mendebaldeko Afrikan jarri da, non munduko kakaoaren % 69a hornitzen da. Boli Kostan, zehazki, %35a hornitzen da. 2015etik aurrera, Boli Kostan lan egiten duten 19.000 haur inguru, salerosketa, esklabotzaren eta haurren esplotazioaren biktima izan dira[1].

2013 eta 2014 urteen artean, 5-11 urteko 1.4 milioi haurrek nekazaritzako kakao eremuetan lan egiten dute, horietako 800.000 inguru lan arriskutsuak egiten dituzte, tresna zorrotzekin, nekazaritzako produktu kimikoekin, karga astunetako garraioarekin... 2016an AEBetako Fortune aldizkariak gaiari buruz egindako ikerketa garrantzitsu bat, mendebaldeko Afrikako 2.1 milioi haur inguru oraindik kakao-uztaren lan arriskutsu eta zorrotzaren parte direla argitaratu zuten. Txostenak zalantzan jartzen zuen egoera hobetu ote zitekeen.

Haurren lanaren definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE) honela definitzen du haurren lana: "Haurren lana mentalki, fisikoki, sozialki eta moralki kaltegarria da haurrentzat. Eskolara joateko aukera kentzen die eta eskola behar baino lehen uztera edo lanarekin uztartzea behartzen ditu."

Haurren trebetasunak garatzeko aukera ematen dien lana, onuragarria haien osasunerako eta garapenerako. Gainera, esperientzia hartzen dute eta etorkizuneko lanpostuetarako prestatzen dira.

Kakao-ekoizpenarekin lotutako lan-baldintzarik txarrenak, besteak beste, hauek dira; haurrak esklabo edo zorrengatik gatibu gisa erabiltzea, haiekin trafikatzea, makina edo erreminta arriskutsuak erabiltzera behartzea, kargak eskuz garraiatzea, ordu luzez lan egitea…

Lan-baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakao-industriaren ekoizle txikien diru-sarrerak ez dira batere egonkorrak, kakaoaren prezioa merkatuan txikia denean. Kakaoaren prezioa baxu mantentzeko, ekoizleek langile merkeak bilatzen dituzte irabaziak lortzeko.

Afrikan, kakao-langile batek egunero 2 dolar baino gutxiago irabaz ditzake, eta hori pobrezia-lerroaren azpitik dago. 12 eta 15 urte bitarteko haur-langileek heldu bat bezala lan egiten dute, baina helduei baino diru gutxiago ordaintzen zaie. Haurrak errazago kontrolatzen dira langile helduekin alderatuta. Haur langileek zigor fisikoari aurre egin behar diote, lanaren beharrak bete ezin dituztenean edo ihes egiten saiatzen dutenean.

Haur langileen hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur langileek eskolara joateko aukera gutxiago dituzte. Ez dira eskolara joaten familiek euren laguntza behar dutelako, eta 12 orduko lanegunak izateak, eskolara joatea zailtzen du[2]. Boli Kostako haurren %34a eskolara joaten da eta %64a baserrietan lan egiten dute.

Haurrak kakaoaren prozesamenduan eta uztan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakao-zuhaitzak pestizida eta fungiziden bidez tratatzen dira.[3] Lan horiek arriskutsuak izan daitezke haurrentzat, NLEren arabera. Produktu kimikoak nahastea eta aplikatzea arriskutsua izan daiteke pestiziden kutsaduragatik eta ez delako erabiltzen babes-arroparik. Landarediaren garbiketa eta zorroen bilketa arriskutsuak izan daitezke matxeteak erabiltzen baitira eta zauriak egin ditzakete. Garraio-distantzia luzeak eta karga astunak herniak eta lesio fisikoak sortu ahal dituzte.

2002an, Nekazaritza Tropikalaren Nazioarteko Institutuak kakaoaren industriako haurren lanaren prebalentzia ikertu zuen. 284.000 haur aurkitu zituzten baldintza arriskutsuetan lan egiten Mendebaldeko Afrikan. Haurren % 64a 14 urtetik beherakoak ziren, eta % 40a neskak ziren. Haur gehienak goizeko 6etan hasten ziren lanean, egunean 12 orduz lan egiten zuten eta erregularki kolpatzen zituzten.

Ekoizpenari eta kontsumoari buruzko estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghanan, kakaoaren industria XIX. mendearen amaieran hasi zen eta Boli Kostan XX. mendearen hasieran. 1910ean, Ghana munduko kakao ekoizlerik handiena bihurtu zen.[4] 1980an, Boli Kostak Ghana gainditu zuen ekoizlerik handiena bezala. Bi herrialdeetan, finka gehienak txikiak eta familiakoak dira. Familiako kideek, haurrak barne, baserrietan lan egiten dute.

2008tik 2009ra bitartean, 3,54 milioi tona kakao-ale ekoiztu ziren. Afrikako nazioek 2,45 milioi tona ekoiztu zituzten (%69), Asiak eta Ozeaniak 0,61 milioi tona (17 %) eta Amerikak 0,48 milioi tona (14 %).[5]

Irudikapena komunikabideetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo-ekoizpenak:

Liburuak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Child cocoa workers still 'exploited'. 2007-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. «BBC News | AFRICA | The bitter taste of slavery» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-03-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  5. «Chocolate's bittersweet economy - Feb. 14, 2008» money.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]