Haurren tratu txar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiako neska bat erlijio biolentziaren biktima.

Haurren tratu txarrak gurasoek edo helduek haurren aurkako edozein ekintza fisiko, sexual edo emozionala da. Ekintza horien ondorioz, haurrek kalte fisiko edota psikologikoak pairatzen dituzte.[1] Zenbait erlijioetan jazarpen horiek testu erlijiosoetan oinarrituta daude eta gaur egun, oraindik orain, sekta batzuek haurreekin tratu txar sistematikoak erabiltzen dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazarpen fisikoa.

Haurren aurkako tratu txarrak ez dira gai berria. Herri eta zibilizazio guztietan ezagutu dira horrelako tratuak. Sarritan umeak erritoetan eta sakrifizioetan erabiltzen ziren. Esan daiteke horrelako ekintzen aurkako defentsa legala nahiko modernoa dela. XIX. mendean sortu ziren horrelako tratuen aurkako lehenengo mugimenduak: “Child Welfare Movement” (Haurren Ongizatearen aldeko Mogimendua), “New Yorkeko Delikuente Gazteen Erreformarako Elkartea” (1825), familiak kalean utzitako umeak zaintzeko, New Yorkeko “Society for Prevention of Cruelty of Children”... Batez ere azken hori Europan eta Amerikan beste antzeko elkarteak sortzeko eredua izan zen. 1874an lehenengo aldiz umeen tratu txarren inguruko epaiketa irabazi zen; kasua jazarpen fisikoa pairatu zuen 9 urteko neska batena izan zen eta Animalien Aldeko Elkarte batek lagundu zion.

Tratu txarren motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren aurkako bost tratu txar mota bereizi egiten dira:

  • Jazarpen fisikoa
  • Sexu jasarpena
  • Jazarpen emozionala
  • Bazterrera uztea
  • Bazterrera uzte emozionala

Tratu txarren seinaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bat-bateko bere ohiko portaeraren aldaketa edo eskolako aktibitatea bat-bateko jaitsiera
  • Alerta egoera; zerbait txarraren esperoan egotea
  • Portaera txarra
  • Etxera joan nahi ez izatea, goiz irtetzea, etxean ez egoteko ahaleginak egitea
  • Beldurra izatea heldu bat hurbiltzen denean
  • Ohiko aktibitateak eta lagunak uztea
  • Depresioa, antsietatea. Bere buruaz konfidantza falta
  • Eskolara ez joatea
  • Ihes egiteko saiakerak
  • Jarrera errebeldea, desafiatzailea
  • Bere buruaz beste egiteko saiakerak

Tratu txarreen ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak epe luzekoak izan daitezke zeren eta estresa eragiten dute eta garunaren garapenaren asaldurak sortzen dituzte. Muturreko egoeretan nerbio-sistemaren eta immunitate-sistemaren garapena aldatu dezakete. Orokorrean, haurtzaroan tratu txarrak pairatu dituzten helduek kondukta arazo gehiago, arazo fisiko eta mental gehiago izaten dituzte; heldu horiek depresioan, drogomenpekotasunetan edo arriskuko sexu harremanetan errazago erortzen dira. Ikuspuntu fisikotik, biktimek bihotzeko arazoak, minbizia eta beste gaixotasunak izateko arrisku handiagoa dute. Ikuspuntu ekonomikotik, pertsona horiek epe luzean osasun-zerbitzuen gastuak handitzen dituzte.

Inguru guztietan ematen da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazoa nahi baino hedatuago dago eta, era ezkutuan bada ere, gure ingurunerik hurbilenean ere ematen da. Arazoa ezkutua da, ez baitugu arazoaren norainokoaren berri zenbaki eta estatistika bidez emango diren daturik. Gizartearentzat, bestetik, lotsagarri delako, gizatasun, sentsibilitate eta gizarte-kulturaren hutsunea erakusten duelako eta den bezala onartzeak min ematen duelako; azken batean gizakiok eratu dugun elkarbizitza-sistemako gaixotasun bat baino ez baita. Haurrenganako tratu txarren arazoak gero eta indar eta maiztasun handiagoa duela pentsatzea ez da ezkorregia izatea: gure gizartea merkatu ekonomia batean garatu eta hazten da eta bertan gizarte ongizatea sortzen duten egiturak ez dira behar bezain eraginkorrak eta hiriko kontzentrazio izugarrietarako joera dago; horren ondorioz, familia askok bere girotik alde egin behar izaten du, giro kultural arrotzean eta babes eta harrera neurririk gabe. Gainera, pobrezia eta bazterkeriazko gune gero eta handiagoak arazo latza dira ekonomikoki garaturiko herrialde askotan, geurean barne. Eta ikuspegi psikologikotik, badirudi egiaztatzen ari dela egunean zehar pilatzen ditugun frustrazioak ahulenen aurka, kasu honetan haurrekin, askatzen ditugula.[2]

Gaizki tratatzen duenaren profila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta beste irudi izan tratu txarren eragilea ez da beti munstro bat edo pertsona desorekatu bat. Maila ekonomikoaren ikuspuntutuk ere ez da pertsona marjinatua izan behar. Edozein pertsona irits liteke tratu txarrak eragitera, laneko porrotak edo umilazioek edo lagunen gaitzespenak edo bere bizitzarekin gustura ez sentitzeak eragiten dion angustia pilatua egoki metabolizatzen ez baldin badaki. Beste zenbait pertsona helduk oso esku arina izaten du, portaera horrek umearengan izan dezakeen eraginaz ohartu gabe. [2] Badira ere faktore batzuk tratu txarrak eragiten diztuzten artean; horietako bat drogak dira: %20-40 alkoholikoak edo drogazaleak dira. Batzutan ere tratu txarrak ematen dituzten amak, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak izaten dira. Psikologikoki "Tratu txarrak ematen dituztenak ez dute segurtasunik plano emozionalean, seme-alabek baztertu egiten dituztela pentsatzen dute eta estilo autoritarioa, zigorrak eta zigor fisikoa erabiltzen dituzte".[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]