Haurtxo Polita
Haurtxo Polita edo Haurtxoa Sehaskan euskal sehaska-kanta bat da. Hitzak Klaudio Sagartzazuk idatziak dira, doinua berriz Gabriel Olaizola musikariak konposaturikoa da.
Bere garaian Luis Mariano abeslari irundarrak abestutako bertsioa oso ezaguna egin zen.
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abestiaren hitzak hauek dira:[1]
Haurtxo polita sehaskan dago
zapi zuritan txit bero.
Haurtxo polita sehaskan dago
zapi zuritan txit bero.
Amonak dio, Ene potxolo!
Arren egin ba lo, lo!
Amonak dio, Ene potxolo!
Arren egin ba lo, lo!
Txakur handia etorriko da
Zuk ez badezu egiten lo.
Txakur handia etorriko da
Zuk ez badezu egiten lo.
Horregatik ba Ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo
Horregatik ba, ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pepita Enbil eta Eresoinkaren bertsioa.
- Donostiako Orfeoiaren bertsioa.
- Aurtxoa Seskan abestia entzungai
- Luis Marianoren bertsioa.