Haustura patologikoahezur-egituraren ahultasunaren ondorioz izandako haustura bat da.
Hezur normal bat hondatuko ez lukeen egoera batean hezurra hausten bada, pazienteak hauskortasun patologikoa duela esan dezakegu. Haustura patologiko arruntenak ornoetan, femurrean, pelbisean, humeroan eta eskumuturrean gertatzen dira.[1][2] Hezur luzeetan zeharka gertatu ohi dira; hezur zabaletan berriz, ertz batean edo kolapso bezala (ornoen gorputzean, esate baterako).
Ahal dela, haustura patologikoaren azpian dagoen kausa aurkitu behar da, tratamendu-bide optimoa bideratzeko; baina batzuetan ez da erraza. Laborategiko probak, azterketa erradiologikoak (RM eta TAC), biopsia bidezko histologia edo zitologiak... erabiltzen dira.[4]
Beste patologia batzuk ez daudenean, haustura izan duten menopausia osteko emakumeek edo 50 urtetik gorako gizonek, hezur-hauskortasun diagnostikoa jaso dezakete (nahiz eta osteoporosi diagnostiko-irizpideak ez bete), hezur-dentsitate minerala hobetzeko tratamendua emanez.[2]
Haustura kirurgikoki konpondu daitekeenean, hainbat faktore ere kontuan hartu behar dira: hausturaren kokapena, azpiko kausa, pronostikoa eta pazientearen egunerokotasuna. Adibidez, gaixoaren bizi-itxaropena luzea bada, finkapena sendoagoa izan beharko da, eta protesi baten ezarpena baloratu daiteke. Aldiz, pronostikoa txarra bada edo pazienteak aktibitate gutxiko bizimodua badarama, interbentzio arin bat nahikoa izan liteke bizi-kalitatea mantentzeko.[5]
Hainbat puntuazio-sistema daude hauskortasun patologikoak ebaluatzeko (oraindik hausturarik gertatu ez denean). Erabilienak hauek dira:
Mirelen puntuazioa: hezur luzeetako gaixotasun metastasikoan.
Harringtonen puntuazioa: femur proximaleko gaixotasun metastasikoan.
Bi sistemak antzeko irizpideetan oinarritzen dira: hausturaren kokapena, pazientearen sintomak, lesioaren tamaina eta lesio-mota. Puntuazio handiagoak haustura-arrisku handiagoa esan nahi du. Emaitza hauetan oinarrituta, hezurren finkapen profilaktikoa egin daiteke, azpiko kausaren tratamenduarekin batera.[7][8]
↑Vanasse, Alain; Dagenais, Pierre; Niyonsenga, Théophile; Grégoire, Jean-Pierre; Courteau, Josiane; Hemiari, Abbas. (2005). «Bone mineral density measurement and osteoporosis treatment after a fragility fracture in older adults: regional variation and determinants of use in Quebec» BMC Musculoskeletal Disorders 6 (1): 33. doi:10.1186/1471-2474-6-33. ISSN1471-2474. OCLC.1187894PMID15969760..
↑Rizk, PA; Werenski, JO; Lozano-Calderon, SA. (2024). «Carbon fiber implant for fixation of a pathologic subtrochanteric fracture» J Med Insight 2024 (443) doi:10.24296/jomi/443..
↑«Metastatic disease in long bones: A proposed scoring system for diagnosing impending pathologic fractures. 1989» Clin. Orthop. Relat. Res. (415 Suppl): S4–13. October 2003 doi:10.1097/01.blo.0000093045.56370.dd. PMID14600587..