Hauteskundeak Bilbon

Wikipedia, Entziklopedia askea

1979[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979. urtean frankismoaz geroztik lehenengo udal hauteskundeak izan ziren. EAJ izan zen alderdi bozkatuena, eta Jon Castañares Larreategi jeltzalea hautatu zuten alkate, bere alderdiaren botoekin soilik. HBk eta UCDk beraien hautagai propioak bozkatu zituzten, eta PSE-PSOE eta EE abstenitu ziren.

1979ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

1979ko apirilak 3

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13 / 29
75.791 (% 39,36)
Herri Batasuna (HB)
6 / 29
33.315 (% 17,30)
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD)
5 / 29
33.187 (% 17,24)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
4 / 29
26.888 (% 13,96)
Euskadiko Ezkerra (EE)
1 / 29
10.625 (% 5,52)
Besteak
0 / 29
12.747 (% 6,62)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

1983[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983. urtean artean hiriak frankismo garaiko antolamendua zeukan, eta orain baino distritu gehiagotan bananduta zegoen (Asuako Harana eta Erandio Bilboren parte izan zirenean). EAJ izan zen alderdirik bozkatuena barruti guztietan Abando eta Begoñan izan ezik, bertan PSOEk irabazi zuelarik. Bilboko alkate Jose Luis Robles jeltzalea aukeratu zuten, EAJren aldeko botoekin. Alderdi bakoitzak bere hautagaia bozkatu zuen.

1983ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

1983ko maiatzak 8

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
11 / 29
67.211 (% 36,53)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
9 / 29
51.108 (% 27,78)
Coalizio Popularra (AP-PDP-UL)
4 / 29
26.529 (% 14,42)
Herri Batasuna (HB)
3 / 29
18.483 (% 10,05)
Euskadiko Ezkerra (EE)
2 / 29
13.070 (% 7,10)
Besteak
0 / 29
7.596 (% 6,62)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)
Emaitzak barrutika (%etan)
Deusto Santiago Atxuri Begoña Bilbo Zaharra Geltokia Abando Aldundia Done Bikendi Ospitalea Zorrotza

EAJ %36,82 %45,73 %40,37 %29,09 %34,30 %37,12 %30,51 %45,00 %45,85 %45,14 %29,19
PSOE %27,10 %17,46 %23,38 %36,64 %32,88 %26,68 %32,97 %14,81 %11,81 %14,49 %32,87
AP-PDP-UL %13,85 %16,16 %10,93 %9,21 %6,58 %13,28 %12,07 %26,31 %29,32 %24,83 %7,09
HB %9,17 %9,64 %12,85 %11,29 %14,74 %10,89 %9,72 %5,47 %4,79 %6,35 %13,76
EE %8,19 %6,13 %7,76 %7,05 %5,37 %6,96 %7,96 %5,22 %5,12 %5,72 %7,40
PCE-EPK %1,29 %0,64 %1,03 %2,19 %2,60 %1,48 %1,81 %0,29 %0,35 %0,47 %2,43
Baliogabe %0,86 %0,84 %1,25 %1,30 %1,30 %1,17 %1,16 %0,77 %0,87 %0,54 %1,96
Zuriak %0,41 %0,42 %0,39 %0,31 %0,34 %0,38 %0,52 %0,42 %0,52 %0,60 %0,26
  • PCE-EPK: Euskadiko Alderdi Komunista

1987[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko auzoak gaur egun ezagutzen diren zortzi distrituetan batuta, EAren agerpenak ez zion EAJri galerazi hirian alderdirik bozkatuena izatea. Alderdi Komunista bestalde Ezker Batua bezala aurkeztu zen. EAJk barruti guztietan irabazi zuen Otxarkoaga-Txurdinagan izan ezik, bertan PSOEk irabazi zuelarik. Bilboko alkate Jose Maria Gorordo jeltzalea aukeratu zuten, bere alderdiko 9 botoekin. PSE-PSOEk zuri bozkatu zuen, eta gainerako alderdiek beraien burua bozkatu zuten.

1987ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

1987ko ekainak 10

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 29
53.157 (% 28,27)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
7 / 29
39.078 (% 20,78)
Herri Batasuna (HB)
5 / 29
28.199 (% 15,00)
Eusko Alkartasuna (EA)
3 / 29
20.539 (% 10,92)
Euskadiko Ezkerra (EE)
3 / 29
17.350 (% 9,23)
Alianza Popular (AP)
2 / 29
16.564 (% 8,81)
Besteak
0 / 29
13.124 (% 6,99)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)
Emaitzak barrutika (%etan)
Deusto Uribarri Txurdi Begoña Ibaiondo Abando Errekal Basurtu

EAJ %27,83 %28,81 %19,54 %25,01 %28,63 %33,95 %25,35 %26,82
PSOE %20,01 %21,86 %33,88 %22,15 %18,40 %11,63 %23,87 %21,81
HB %13,78 %14,06 %16,11 %18,13 %19,84 %8,37 %14,61 %15,78
EA %10,53 %9,82 %7,15 %10,64 %11,26 %14,58 %9,05 %9,39
EE %11,04 %9,17 %10,01 %9,17 %8,19 %6,32 %9,91 %9,84
AP %8,12 %6,77 %3,35 %5,18 %6,06 %18,96 %7,97 %6,54
Baliogabe %0,99 %0,93 %0,63 %0,94 %0,65 %0,79 %0,90 %1,11
Zuriak %0,64 %0,81 %1,24 %0,96 %1,00 %0,52 %1,26 %0,98

1991[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAJ berriz izan zen alderdirik bozkatuena botuen %34,46 eskuratuz. Barruti guztietan irabazi zuen Otxarkoaga-Txurdinagan izan ezik. Alderdi Popularra hirugarren alderdirik bozkatuena bilakatu zen, ondorengo urteetan izango zuen gorakada handiari hasiera emanez. Bilboko alkate Josu Ortuondo Larrea aukeratu zuten, EAJ eta PSEren arteko akordioari ezker.

1991ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

1991ko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
11 / 29
57.639 (% 35,07)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
6 / 29
34.849 (% 21,20)
Alderdi Popularra (PP)
4 / 29
23.436 (% 14,26)
Herri Batasuna (HB)
4 / 29
20.180 (% 12,28)
Euskadiko Ezkerra (EE)
2 / 29
11.504 (% 7,00)
Eusko Alkartasuna (EA)
2 / 29
10.370 (% 6,31)
Besteak
0 / 29
6.392 (% 3,89)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)
Emaitzak barrutika (%etan)
Deusto Uribarri Txurdi Begoña Ibaiondo Abando Errekal Basurtu

EAJ %36,01 %35,24 %22,85 %31,99 %34,64 %39,61 %32,15 %35,07
PSOE %20,26 %22,56 %39,15 %24,44 %19,02 %8,87 %25,04 %22,16
PP %13,03 %12,56 %6,18 %9,74 %9,86 %26,79 %13,13 %11,71
HB %10,99 %11,31 %13,28 %15,24 %17,49 %6,75 %11,48 %12,56
EE %8,12 %6,80 %7,02 %6,69 %6,51 %5,89 %7,25 %6,99
EA %5,78 %5,44 %4,50 %6,08 %7,09 %8,62 %4,58 %5,45
Baliogabe %0,66 %0,69 %1,20 %0,73 %0,94 %0,52 %0,87 %0,59
Zuriak %1,05 %1,08 %0,71 %0,97 %0,77 %1,09 %1,03 %0,94

1995[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetako udal hauteskundeetan aldaketa handiak egon ziren udalean. Alkate izandako Jose Maria Gorordok alderdi propioa sortu zuen Euskal Hiritarren Egitekoak (ICV) delakoa. Alderdi horrek botoen %16,67 lortu zituen, udaletxeko hirugarren indar politikoa. Hauteskundeak EAJk irabazi zituen, baina Otxarkoaga-Txurdinagan Gorordoren alderdiak irabazi zuen. Euskadiko Ezkerra eta PSOEren bateratzeak ez zizkion onura handiak ekarri PSOEri Bilbon. Josu Ortuondo jeltzalea berriz aukeratu zuten Bilboko alkate, EAJren eta PSE-PSOEren botoekin.

1995eko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

1995eko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 29
50.598 (% 26,92)
Alderdi Popularra (PP)
7 / 29
40.457 (% 21,52)
Euskal Hiritarren Egitekoak (ICV)
5 / 29
32.129 (% 17,09)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
4 / 29
27.381 (% 14,57)
Herri Batasuna (HB)
2 / 29
15.451 (% 8,22)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
2 / 29
14.031 (% 7,46)
Besteak
0 / 29
7.930 (% 4,22)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)
Emaitzak barrutika (%etan)
Deusto Uribarri Txurdi Begoña Ibaiondo Abando Errekal Basurtu

EAJ %29,35 %25,77 %16,12 %24,78 %26,50 %30,90 %24,16 %26,01
PP %20,74 %18,32 %12,18 %16,65 %15,30 %35,62 %20,61 %19,40
ICV %12,42 %20,15 %27,76 %19,04 %17,98 %9,45 %17,40 %18,03
PSE-EE %14,67 %14,73 %23,50 %15,72 %13,56 %7,05 %17,33 %15,38
HB %7,65 %7,21 %8,47 %10,55 %12,76 %4,40 %6,77 %7,88
EB %8,21 %7,51 %7,63 %7,82 %7,71 %4,43 %8,55 %8,11
Baliogabe %0,69 %0,70 %0,67 %0,45 %0,54 %0,41 %0,65 %0,85
Zuriak %1,81 %1,42 %0,93 %1,23 %1,33 %1,60 %1,29 %1,22

1999[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAk aldarrikaturiko su-etena eta Euskal Herritarroken agerpenak eragina izan zuen udal hauteskundeetan. Bestalde Eusko Alkartasuna, EAJrekin batera aurkeztu zen koalizioan, botoen %30,87 eskuratuz. EAJ-EA koalizioa izan zen indarrik bozkatuena barruti guztietan Otxarkoaga-Txurdinaga eta Abandon izan ezik, lehenean PSOEk irabazi zuen eta bigarrenean PPk.

Alkate Iñaki Azkuna aukeratu zuten, eta hasieran EAJ-EA koalizioa EHrekin elkartu bazen ere, su-etenaren apurketak akordioaren amaiera ekarri zuen, eta alkatea gutxiengoan geratu zen, proiektuak aurrera ateratzea zailduz.

1999ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

1999ko ekainak 13

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna (EAJ-EA)
9 / 29
58.772 (% 31,48)
Alderdi Popularra (PP)
8 / 29
47.299 (% 25,34)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
5 / 29
31.183 (% 16,70)
Euskal Herritarrok (EH)
4 / 29
23.740 (% 12,72)
Euskal Hiritarren Egitekoak (ICV)
2 / 29
14.372 (% 7,70)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
1 / 29
9.980 (% 5,35)
Besteak
0 / 29
1.239 (% 0,66)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)
Emaitzak barrutika (%etan)
Deusto Uribarri Txurdi Begoña Ibaiondo Abando Errekal Basurtu

EAJ-EA %33,09 %30,19 %22,98 %29,18 %31,46 %36,50 %26,90 %30,56
PP %24,35 %23,25 %17,57 %21,83 %16,93 %38,17 %24,79 %24,92
PSE-EE %16,48 %17,21 %26,42 %18,16 %14,88 %8,09 %19,85 %17,56
EH %11,97 %11,56 %13,10 %14,92 %20,11 %6,85 %10,44 %12,38
ICV-EHE %5,47 %9,82 %11,86 %8,39 %8,57 %4,88 %8,64 %6,03
EB %5,76 %5,35 %5,32 %4,99 %5,73 %3,24 %6,65 %5,59
Baliogabe %0,73 %0,71 %0,71 %0,60 %0,62 %0,44 %0,81 %0,75
Zuriak %1,46 %1,29 %1,07 %1,21 %1,08 %1,40 %1,24 %1,44

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an Euzko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasuna koalizioan aurkeztu ziren berriz ere, eta 1999ko emaitzak hobetu zituzten. Alderdi Popularrak Bilboko udal hauteskundeetan inoiz lortutako sostengurik zabalena eskuratu zuen hauteskunde hauetan. Bestalde, Espainiako Auzitegi Nazionalak 'Herria Aurrera' ezker abertzalearen zerrenda herrikoia baliogabetu zuen Espainiako Alderdien Legeaz baliatuz, Batasuna alderdiaren ondorengoa zela argudiatuta.

Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, Espainiako auzitegiek ezker abertzaleak aurkezturiko zerrenda baliogabetu eta gero: 11.018 boto baliogabe zenbatu ziren (aurreko hauteskundeetan 1.249 izan ziren).

EAJ-EA koalizioak irabazi zuen hiriko barruti guztietan, eta Iñaki Azkuna hautatu zuten alkate berriz ere, EAJ-EA koalizioaren eta EB-Bren botoei esker.

2003ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

2003ko maiatzak 25

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna (EAJ-EA)
13 / 29
82.176 (% 41,79)
Alderdi Popularra (PP)
8 / 29
51.499 (% 26,19)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
5 / 29
37.206 (% 18,92)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
3 / 29
20.308 (% 10,33)
Besteak
0 / 29
5.453 (% 2,76)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)
Emaitzak barrutika (%etan)
Deusto Uribarri Txurdi Begoña Ibaiondo Abando Errekal Basurtu

EAJ-EA %40,41 %38,67 %35,23 %39,26 %42,10 %40,83 %35,40 %38,47
PP %22,82 %23,94 %19,31 %21,84 %17,57 %36,79 %24,60 %24,64
PSOE %17,62 %18,84 %27,02 %20,01 %14,85 %10,80 %20,50 %18,69
EB %10,37 %10,25 %9,29 %9,37 %11,01 %5,95 %11,86 %10,15
Aralar %1,24 %1,34 %1,40 %1,58 %1,95 %0,93 %0,92 %0,96
PKD %0,59 %0,55 %0,72 %0,65 %0,79 %0,59 %0,55 %0,44
Baliogabe %5,20 %4,55 %5,22 %5,64 %9,92 %2,58 %4,27 %4,88
Zuriak %1,11 %1,16 %0,83 %0,94 %1,07 %1,06 %1,15 %0,98

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko hauteskundeetan, Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen irabazle, eta aurreko hauteskundeetan Eusko Alkartasunarekin osatutako koalizioak lortutako zinegotzi kopuru berdina lortu zuen, bakarrik aurkeztu arren. EA berriz, udaletxean zeuzkan bi zinegotziak galdu zituen. Bestalde, Ezker Batua-Berdeak eta Aralar alderdiek koalizioa osatu zuten, baina aurretik EB-Bk zituen baino zinegotzi bat gutxiago lortu zuten. 2003an bezala, Espainiako auzitegiek ez zioten ezker abertzalearen zerrendei parte hartzen utzi (EAE-ANV eta Bilboko Abertzale Sozialistak), eta ondorioz 12.725 boto baliogabe izan ziren.

EAJk irabazi zuen barruti guztietan, eta Iñaki Azkuna jelkideak eskuratu zuen alkatetza hirugarrenez, haren alderdiaren eta EB-B/Aralar koalizioaren sostenguarekin.

2007ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

2007ko maiatzak 27

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13 / 29
64.881 (% 41,90)
Alderdi Popularra (PP)
7 / 29
35.278 (% 22,78)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
7 / 29
34.687 (% 22,40)
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/Aralar)
2 / 29
12.564 (% 8,11)
Besteak
0 / 29
7.441 (% 4,8)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)
Emaitzak barrutika (%etan)
Deusto Uribarri Txurdi Begoña Ibaiondo Abando Errekal Basurtu

EAJ %42,28 %41,73 %37,47 %41,40 %43,47 %42,68 %37,25 %41,00
PP %20,23 %21,42 %16,62 %19,48 %16,58 %34,05 %22,60 %22,53
PSOE %22,00 %22,83 %32,51 %25,50 %20,51 %12,35 %25,87 %23,47
EB/Aralar %8,61 %8,15 %7,63 %7,52 %11,43 %5,13 %8,39 %7,26
EA %2,91 %2,56 %2,21 %2,45 %3,58 %2,70 %2,39 %2,34
Baliogabe %7,26 %6,34 %7,51 %8,56 %13,44 %3,63 %5,79 %7,48
Zuriak %1,77 %1,54 %1,70 %1,47 %1,58 %1,67 %1,52 %1,44

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko hauteskundeetan 1999tik alkatea izan zen Iñaki Azkuna jeltzaleak gehiengo osoa lortu zuen udalbatzan, lehenengoz frankismoaz geroztik. Bestalde, ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak osatutako 'Bildu' koalizio berriaren bitartez, ezker abertzalea udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izan zen lehenengoz 1999tik, eta hirugarren indarra bihurtu zen udalbatzan.

Iñaki Azkuna laugarrenez aukeratu zuten Bilboko alkate, eta gehiengo osoari esker EAJk bakarrik gobernatu ahal izan zuen. 2014an Azkuna hil zen, minbizia dela eta, eta Ibon Areso Mendigurenek ordeztu zuen alkatetzan.

2011ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzak 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
15 / 29
74.377 (% 45,00)
Alderdi Popularra (PP)
6 / 29
29.038 (% 17,57)
Bildu
4 / 29
23.932 (% 14,48)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
4 / 29
22.650 (% 13,70)
Besteak
0 / 29
15.188 (% 9,25)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, EAJ alderdi bozkatuena izaten jarraitu bazuen ere, Azkunak lortutako gehiengo osoa galdu zuen, 13 eserlekutan geratuz. Aralar alderdia Bildu koalizio abertzalearekin batu eta Euskal Herria Bildu koalizio berria osatu zuten, Bilduren emaitzak berdindu zituena. Bestalde, estatu mailan sortutako Ahal Dugu alderdi berria udalbatzan sartu zen 'Udalberri' zerrendaren bitartez. "Ganemos-Sí se Puede" Ahal Duguko kide batzuk sortutako zerrenda berriaren agerpenak eztabaida sortu zuen hauteskundeetan, Ahal Duguk hautesleak nahasteko "Podemos"-en antzeko izena hartzea egotzi baitzioten.[1]

Juan Mari Aburto aukeratu zuten Bilboko alkate gehiengo osoarekin, EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu akordioari esker. Gainerako alderdiek beraien hautagaia bozkatu zuten.

2015eko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzak 24

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13 / 29
63.642 (% 39,99)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
4 / 29
22.711 (% 14,27)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
4 / 29
19.361 (% 12,17)
Alderdi Popularra (PP)
4 / 29
19.190 (% 12,06)
Udalberri
2 / 29
13.701 (% 8,61)
Ganemos
2 / 29
10.568 (% 6,64)
Besteak
0 / 29
9.973 (% 6,27)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Juan Mari Aburto jelkidearen zerrendak emaitzak hobetu zituen, eta gehiengo osotik zinegotzi bakar batera geratu zen; eta Euskadiko Alderdi Sozialista EAJren gobernu bazkideak ere egin zuen gora. Euskal Herria Bilduk ere boto gehiago eskuratu zituen, baina hirugarren postura jaitsi zen PSEren gorakadagatik. Bestalde, Alderdi Popularrak behera egin zuen, eta Elkarrekin Podemosek 'Ganemos' zerrendaren botoak bereganatu zituen, zinegotzi bat gehiago lortuz.

EAJk eta PSE-EEk koalizio gobernua berretsi zuten, eta Juan Mari Aburtok gehiengo osoa eskuratu zuen bigarrenez.

2019ko hauteskundeen ondorengo Bilboko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
14 / 29
71.822 (% 43,07)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
5 / 29
26.783 (% 16,06)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
4 / 29
25.138 (% 15,08)
Elkarrekin Podemos (Ahal Dugu-IU-Equo)
3 / 29
17.661 (% 10,59)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 29
15.441 (% 9,26)
Besteak
0 / 29
9.902 (% 5,93)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo