Hauxa 2 (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hauxa 2
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Ana Goitia
Onintza Enbeita
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) New Digital Media Euskadi S.L.
TB Katea ETB1
Ordutegia Igandetan 22:00etan
Emisioa 2018ko uztailaren 1a –
2018ko irailaren 30a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 10
Audientzia %2,1

Hauxa 2 ETB 1en emititzen den telebista saioa da. Onintza Enbeita bertsolariak eta Ana Goitia kazetariak aurkezten dute eta bi lagunen istorioak kontatzen ditu igandero 22:00ak aldera.

"Hauxa 2" izena du Anak eta Onintzak osatzen duten bikoteak eta "hau parea" esan nahi du. Bikote hau lehenengo aldiz Gure kasa saioan agertu zen batera eta "Hauxa 2" izeneko atala egiten zuten programa hartan. Astero-astero gai baten inguruan iritzia ematen zuten bi aurkezleek. Orain, spin-off bat egin eta sekzioa zena, programan bihurtu da.

Sakontzeko, irakurri: «Gure kasa (telebista saioa)»

Lehenengo emisioa 2018ko uztailaren 1an izan zen eta 10 atal izan zituen denboraldiak.

Saioaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure kasan egiten zuten atalean oinarrituta dago, baina beste formatu bat dauka. Hau bertsio luzeagoa da. Fikzioarekin jokatuko dute Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak. Uda pasatzeko Lekeitiora joango dira biak. Bertan etxe bat hartuko dute eta elkarrekin bizitzen jarriko dira.

Programak beraien eguneroko bizimodua erakutsiko du eta astero gai bat planteatuko da (musika, maitasuna, edertasuna, sare sozialak, elikadura...). Anak eta Onintzak ez dituzte iritzi berdinak izango beti eta beraien ikuspegia erakutsiko dute.

Horretarako, atal bakoitzean gonbidatuak ere izango dituzte gaia hobeto lantzeko. Gai bakoitzaren arabera gonbidatu batzuk edo besteak izango dituzte. Batzuk ezagunak ikuslearentzat eta besteak ez.[1]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 10 2018ko uztailaren 1a 2018ko irailaren 30a ----- %2,1

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 Maitasuna: Zenbat buru, hainbat aburu 2018ko uztailaren 1a 13.000 ikusle %1,7 (%4,6)
2 Kantuz bizi naiz eta... 2018ko uztailaren 8a 13.000 ikusle %2,1 (%5,9)
3 Zer jan, hura izan 2018ko uztailaren 15a 11.000 ikusle %1,6 (%4,4)
4 Bai, nahi dut? 2018ko uztailaren 22a 18.000 ikusle %3,0 (%8,8)
5 Hik lan eta nik jai 2018ko uztailaren 29a 19.000 ikusle %3,5 (%9,3)
6 Jokoa ez da errenta 2018ko irailaren 2a %2,2
7 Ispilutxo: zer da edertasuna? 2018ko irailaren 9a %1,7
8 Famaren zama 2018ko irailaren 16a %2,2
9 Euskaratik mundua 2018ko irailaren 23a %1,6
10 Eta segi aurrera... 2018ko irailaren 30a 18.000 ikusle %1,8

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]