Hawaiiar izotz-edari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hawaiiar izotz-edari
janari
Osagaiakizotza

Hawaiiar izotz-edaria (shave ice edo ice shave ingelesez) izotzez eta ziropaz egindako hawaiiar ohiko postrea da. Postre hau oso ezaguna da Hawaiin eta Estatu Batuetan, eta bertatik munduko beste leku batzuetara esportatu da. Hawaiiar izotz-edariaren antzekoa da Japoniako kakigōri postrea, prozesu parekoa duena. AEBn egiten diren bestelako izotz-edariak ez bezala, Hawaiiar izotz-edarian ez da izotza suntsitzen egiten, baizik eta birrindu[1]. Ingelesez lehenengoari crush deitzen diote, eta Hawaiikoari shave.

Izotz-edaria, normalki, paperezko kono batean edo plastikozko tarrina batean eskaintzen da, eta ziropaz gain, badira betse aukera batzuk gainean botatzeko, hala nola izozkia, azuki babak edo esne kondentsatua. Ohiko zaporeak guaiaba, anana, koko-esnea, marakuia, li hing mui, litxia, kiwia edo mangoa dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The great Big Island ice shave crawl» Honolulu Magazine 2019-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.